Kurtzebarri Eskola

Lehen Hezkuntzako eraikina.
Bigarren Hezkuntzako eraikina, herriko plazan.

Kurtzebarri Eskola Aretxabaletako ikastetxe publikoa da. Izen eta logotipo beraren barnean bi ikastetxe sartzen dira, antolakuntza propioa dutenak; Kurtzebarri LH (Lehen Hezkuntzako ikastetxea) eta Kurtzebarri BHI (Bigarren Hezkuntzakoa).

Herriaren erdigunean kokaturik daude ikastetxe biak, bata bestearen alboan. 2002tik Goieskola elkartearen eta Debagoieneko Euskal Eskola Publikoaren partaide dira.[1]

Historia

Biteri eskola

Pedro Biteri filantropo arrasatearrak Biteri Fundazioa sortu zuen hezkuntza sustatu eta eskolak eratzeko. Biteri Fundazioak lehenengo eskola Arrasaten sortu zuen 1902an eta ondoren Gipuzkoako beste herri askotan ireki ziren, tartean Aretxabaletan, 1905. urtean. "Biteri eskolak" (Escuelas Viteri) izenarekin ezagutu ziren eta Aretxabaletakoak ere izen hori izan zuen 1936 artean.[2]. Eskola hauek Europako hezkuntza korronte berriari jarraiki erlijioz kanpoko hezkuntza sistema baten barruan zeuden[3]. Mutilak eta neskak banaturik zeuden eta lau ikasgai ematen ziren; aritmetika, geometria, geografia eta gramatika[4]. Gerra ostean "Eskola Nazionala" bihurtu zen.

Kurtzebarri LH

1970. hamarkadan euskalduntzeko lehen urratsak eman zituen eskolak eta 1979-80 ikasturtean D ereduko taldea abiatu zuen Oinarrizko Hezkuntzan. Garai hartan hartu zuen Kurtzebarri Eskola izena, herriko mendi adierazgarrienaren izena hain zuzen ere. 1990. hamarkadan Loramendi ikastolak eta Kurtzebarri eskolak Udal eskolaurrea osatu zuten eta 1993an ikastola publifikatzerakoan biek ikastetxe bakarra osatu zuten.[2]

Kurtzebarri BHI

1995. urtean Hezkuntzaren antolaketa berriarekin bigarren hezkuntzako institutua sortzea erabaki zen. Aretxabaleta, Eskoriatza eta Leintz-Gatzagako 12-16 urte arteko haurrei hezkuntza publikoa eskeintzea zuen helburu. 1996-97 ikasturtea izan zen Kurtzebarri BHI ikastetxearen aurrenekoa. 77 ikaslek osatu zuten aurreneko promozio hura[5]. Ordukoa da Kurtzeberri Eskolako logotipoa ere, lehiaketa baten bidez aukeratua izan zena. "K" handi bat da eta Kurtzebarri mendiaren silueta erakusten du. Leku faltak eraginda 2003an herriko enparantzako eraikinera aldatu zen Bigarren Hezkuntzako Institutua.[5]

Ospakizunak

Aretxabaletako erraldoiak 2018ko Kurtzebarri Eskolako egunean.

Kurtzebarri Eskolako Jaia

Ekaina erdialdera Kurtzebarri Eskolako Jaia ospatzen da. Ikastetxearen kamiseta berdez jantzita haur eta gurasoek kalejira egiten dute herriaren erdigunean zehar eta ondoren bazkaria. Haurretzako ekitaldi ugari ere izaten da egunean zehar..

Kurtzebarri BHI-ren 25. urteurrena

2021-22 ikasturtean Kurtzebarri BHI-k sortu zeneko 25. urteurrena ospatzeko ekitaldiak antolatu ditu; Tik-Tok lehiaketak, mahai-inguruak, erakusketak, kontzertuak, mendi irteerak, bazkaria...[6][7]

Instalakuntzak

Guraso Elkarteak

  • Gurabarri (Lehen Hezkuntza)[9]
  • Batera (Bigarren Hezkuntza)[10]

Iruditegia

Erreferentziak

  1. «Nor gara» kurtzebarribhi.hezkuntza.net (Noiz kontsultatua: 2022-05-22).
  2. a b «Historia» kurtzebarrilhi.hezkuntza.net (Noiz kontsultatua: 2022-05-22).
  3. «Gaiak: Pedro Viteri Arana - Euskonews» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-22).
  4. «Herriko eskola, Viteri fundazioko eskola - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-22).
  5. a b «Kurtzebarri BHI ikastetxeak 25 urte beteko ditu ikasturte honetan - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-22).
  6. (Gaztelaniaz) Gipuzkoa, Noticias de. «Kurtzebarri BHI-k 25 urte betetzen ditu aurten» www.noticiasdegipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-22).
  7. «Kontzertu sorta Kurtzebarri institutuaren 25. urteurreneko ospakizunen baitan - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-22).
  8. a b «Instalazioak» kurtzebarrilhi.hezkuntza.net (Noiz kontsultatua: 2022-05-22).
  9. «DE PADRES Y MADRES DE ALUMNOS/AS GURABARRI KURTZEBARRI LHI ESKOLAKO IKASLEEN GURASOEN ELKARTEA» www.euskadi.eus 2011-10-21 (Noiz kontsultatua: 2022-05-22).
  10. «BATERA KURTZEBARRI B.H.I. INSTITUTUKO IKASLEEN GURASOEN ELKARTEA DE ARETXABALETA» www.euskadi.eus 2013-09-19 (Noiz kontsultatua: 2022-05-22).

Kanpo estekak