Kurskeko Zentral Nuklearra Errusiako mendebaldean kokaturiko zentral nuklearra da, Seym ibaiaren ertzean eta Kurskeko hiritik 40 kilometrora, mendebaldera. Zentralaren eraikitzearen ondorioz, gainera, Kurtxatov hiria ere sortu zen. Kurskeko Oblastaren energia-iturri nagusienetakoa da, bai eta beste 19 eskualde-sare ere elikatzen ditu.