Kumania

Kumania

Geografia
Hiriburua
, parametroa ez da «latitude,longitude» baliozkoa
KontinenteaEurasia
Administrazioa
Demografia
Erabilitako hizkuntzak
Historia
Sorrera data: X. mendea
Bestelako informazioa

Kumania izena, Kumandar-Kiptxak Konfederazioaren latinezko exonimo bezala sortu zen, X. eta XIII. mendeen artean, estepa euroasiarraren mendebaldean zeuden turkiar herri nomaden konfederazioa izan zena. Konfederazioan bi turkiar tribu nomada ziren nagusi: kumandarrak eta kiptxakak. Iturri islamikoetan, Kumaniari Desht-i Qipchaq (دشت قپچاق) zioten, «kiptxaken estepa» esan nahi duena, edo "kiptxakek hartzen dituen atzerriko lurra", turkiar hizkuntzetan.[1] Errusiar iturriek, berriz, Kumaniari «polovtsiarren estepa» (Polovetskaja Step), edo «polovtsiarren lautada» (Pole Polovetskoe) zioten.[2]

Urrezko Hordaren garaian, «Komania» zioen Haiton Korikokoa kronikari armeniarrak.[3] «Kumania» ere izenen, edo izen alternatiboen, iturria izan zen hainbat eremu txikiagorentzat, horietako batzuk konfederazioaren eremutik geografikoki deskonektatuak, eta horietan finkatu ziren kumandarrak edo kiptxakak, hala nola Hungariako Kunság eskualde historikoa, eta antzinako Kumaniako elizbarrutia (Errumania eta Hungaria artean). Haitonek honela deskribatu zuen Kumania: «erabat laua eta zuhaitzik gabea».[3] Ibn Battutak Kumaniari buruz esan zuen: "Basamortu hau berdea da eta belarrez estalita dago, zuhaitzik eta muinorik gabe, altu edo baxu... ez dago desertu honetan bidaiatzeko modurik, gurdietan izan ezik". Ibn Battutaren garaikide batek, Hamdallah Mustawfik, esan zuen: «Hau Seigarren Klimakoa da, bere lautadek artzaintza bikaina dute... baina hemen etxe, herri edo herrixka gutxi daude. Biztanle gehienak lautadako nomadak dira... Hemengo lur gehienak zingirak dira... Hala ere, artzaintza bikaina da, zaldiak eta aziendak ugariak dira, eta populazioak, gehienbat, bere produktuetatik irauten du. Klima hotza da eta ura iturburuetatik eta putzuetatik dator».[4]

Erreferentziak

  1. Eskenderovich 2002, 30 or. .
  2. Halperin 1987, 16 or. .
  3. a b Spinei 2009, 38 or. .
  4. Spinei 2009, 40 or. .

Bibliografia

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.