Egun sideral batean astro batek bi aldiz zeharkatzen du meridianoa; hau da, goi-kulminazioan (behatzailearekiko puntu gorena) eta behe-kulminazioan (behatzailearekiko puntu beherena). Hala ere, sarritan kulminazioaz hitz egiten denean goi-kulminazioari buruz ari da.