Kronika Mozarabiarra, 754ko Kronika, Kordobako Anonimoa, Isidoro Pacensearen Kronikoia edo latinez Epitome Isidori Pacensis episcopi edo Continuatio Hispanica anni DCCLIV izenez ere ezaguna,[1] Erdi Aroko kronika bat da VIII. mendean idatzia Iberiar penintsulan, ustez Isidoro izena zuen elizbarruti lusitaniar bateko apezpikuak idatzi zuena.[2]
Kronika honek Isidoro Sibiliakoaren Historia de los Godos delakoaren jarraipena izan nahi zuen, nahiz askoz apalagoa izan; 610. urtean hasten da, Heraklio enperadorearen lehen urtean, eta 754.ean amaitu.
Ia ez du ezer esaten Penintsulako bisigodoez, baina asko dio Ekialdean gertatutakoez, batez ere Bizantziar Inperioarekin eta Omeiatar Kaliferriarekin lotutakoez.
Kronikaren testua
- Juan Gil, Corpus scriptorum muzarabicorum, Madril, Instituto Antonio de Nebrija, 2 lib., Madril, 1973.
- José Eduardo López Pereira, La crónica mozárabe del 754, Anubar. ISBN 84-7013-166-4, Zaragoza, 1980.
Erreferentziak
Kanpo estekak