Kromatoforoa landareetan eta animalien azalean aurkitzen den zelula berezia da, barnean koloreetako pikor txiki bat edo gehiago dituena. Neurriz bizkor aldatzeko duten gaitasuna da zelula horien ezaugarrietako bat. Zelula horien neurriaren arabera aldatzen dute kolorez (mimetismoa) horretarako gaitasuna duten animaliek.