Kristo Maiestatean edo Kristo Aintzan (latinez: Maiestas Domini) Kristoren irudia da, jargoi batean jesarrita munduaren agintari legez, beti aurrez aurre ikusita antolaketaren erdigunean, eta sarritan beste irudi santuak aldamenean dauzkala. Irudia arte paleokristautik garatutakoa da, jargoiratutako erromatar enperadorearen irudikapenen tankerak artez hartuta. Bizantziar artean, irudia luzeera berdingoko Pantokrator bihurtu zen, «Kristo, Guztien Agintari», orokorrean inor alboan ez daukala; bai eta Deesi ere, jargoian jesarritako luzeera osoko Kristo bat Mariak, San Joanek eta, sarri, bestelako irudiek erregutzen dutela. Sartaldean, antolaketak oso iraunkor eutsi zion aro guztietan Pizkundearen sasoira arte, gero, garrantzitsu izaten jarraitu zuen Barrokoaren amaierara arte, usu irudia Aintzara garraiatu zela.
Iruditegia
-
Erromatar mosaikoa traditio Legis agerraldiarekin,
Santa Kostantza basilikakoa, Erroman, IV. gizaldikoa
-
XI. gizaldiko bizantziar
mosaikoa San Fredianoren basilikaren aurrealdean,
Lucca, Italia
-
Kristo Maiestatean, mandorlan eta
tetramorfoaz inguratuta,
1123ko fresko erromanikoa, San Klemente Tahullen elizan,
Katalunia
-
Kristo Maiestatean Ebanjelarien ikurrekin, harrizko behe-erliebea,
benediktar monastegiko
hegoaldeko aldean,
Innichenen,
Hego Tirolen
-
-
-
Kristo Maiestatean
tapiz handi batean irudikatuta
Coventry-ko katedralean,
Graham Sutherland-ek diseinatua eta
1962an amaitua
Ikus, gainera
Kanpo estekak