Kristin Beck (New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1966ko ekainaren 21a) Ameriketako Estatu Batuetako Armadaren SEAL indar bereziko kide ohia da. 2013an egin zen ezaguna bere burua emakume transgenerotzat aitortu zuenean.[1]
Cristopher T. Beck jaiotza-izenez, Ameriketako Estatu Batuetako Armadan zerbitzatu zuen hogei urtez.[1]
2015ean bere burua aurkeztu zuen Marylandeko 5. kongresu barrutirako hauteskundeetan hautagai demokrata izateko, baina bigarren egin zuen Steny Hoyerren atzetik.
Liburuak
- Warrior Princess: A U.S. Navy Seal's Journey to Coming Out Transgender (2013). Egilekidea: Anne Speckhard.
Erreferentziak