Kristaua! Anselmo Ginea artista bizkaitarrak 1897an oihalean egindako olio-margolan bat da. Gaur egunean Bilboko Arte Ederretako Museoan dago[1].
Gaia
Margolan honen gaia eszena kostunbrista bat da. Bertan baserrira iritsi berri den nekazari familia bat irudikatzen da, jaioberria bataiatu ondoren. Zehazki, haurra amaren besoetan emateko unea agertzen da da.[2][3] Atzealdean Begoñako basilika ikusten bada ere, protagonistek Arratiako jantziak daramatzate[1].
Estetika
Estetikari dagokionez, aurrekaldean dauden irudiak akademikoki landuta daude eta ondoan, aldiz, teknika modernoagoak erabiltzen ditu: puntillismoa, enpastea eta kolore biziak[2].
Erreferentziak
- ↑ a b «Bilduma online eta irudien salmenta | Bilboko Arte Ederren Museoa» www.museobilbao.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-03).
- ↑ a b Guinea y Ugalde, Anselmo, 1855-1906.. (2012). Anselmo Guinea (1855-1906) : los orígenes de la modernidad en la pintura vasca. Museo de Bellas Artes de Bilbao ISBN 978-84-96763-36-4. PMC 777477265. (Noiz kontsultatua: 2020-02-03).
- ↑ Anselmo Guinea (1855-1906) : las ilustraciones de un chimbo.. Fundación BBK 2012 ISBN 978-84-8056-315-4. PMC 796782607. (Noiz kontsultatua: 2020-02-03).
Kanpo estekak