Krimeako Errepublika (Krimeako tatareraz Къырым Джумхуриети, errusieraz Респу́блика Крым, ukraineraz Республіка Крим) 2014ko martxoaren 11tik 18ra arteko iraupena izan zuen estatua izan zen. Nazioartean Errusiak bakarrik errekonozitu zuen herrialdearen estatusa.
Krimeako Errepublika Autonomoko Parlamentuak 2014ko martxoaren 11an aldebakarreko independentzia aldarrikatu zuen Ukrainarekiko. Egun berean, Sebastopol hiriak gauza bera egin zuen. Ondoren, martxoaren 16an Errusiara batzearen aldeko erreferenduma egin zen eta azkenean, hilabete bereko 18an Errusiara batu zen.
Ikus, gainera
Kanpo estekak