Koro Garmendia Galbete (Donostia, Gipuzkoa, 1957) euskal herritar politikaria da. Filosofia eta Letretan Lizentziatua eta institutuko irakasle, Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkidea izan zen 1986-1989 legegintzaldian, Euskadiko Ezkerra alderdiarekin. Halaber, Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua izan zen 1989-1993 bitartean. Euskadiko Ezkerratik bereizitako Euskal Ezkerra alderdian sartu zen. Erakundea desegin zenean, EAJ alderdira sartu eta horrekin Eusko Jaurlaritzako Turismoko sailburuordea izan zen. 1995-2003 urte bitartean Donostiako Udaleko zinegotzia izan zen EAJ alderdiarekin.
Kanpo estekak