Kontinente galduak izugarrizko hondamendien ondoren herri eta zibilizazio osoen desagerpena kontatzen duten mitoak dira. Gizakiak sortutako narrazioak dira. Kontinente horien erreferentziak, askotan, testu klasikoetan agertzen dira. Kondaira horien arabera desagetutakoak herri aurreratuagoak ziren.
Zientziaren ikuspuntua
Zientziaren ikerketek gertaera horien ezintasuna erakutsi dute. Plaken tektonikak proba asko ematen ditu zentzu horretan. Batez ere kontinente oso batek ezin du desagertu esaten duten hain denbora laburrean. Zientziak ez ditu horrelako gertaeren frogak aurkitu; batez ere Kuaternario arotik, hau da, ugaztunak eta gizakia agertu ziren garaitik, ez dira horrelako fenomenoen aztarnik aurkitu.[1]
Dokumentu historikoak
Antzinako dokumentu batzuk kontinente horiek deskribitzen dituzte. Besteak beste, Papyrus Harris 500, Ipuurren Papiroa eta Hermitage Papiroa. Horietan munduak buelta osoa goitik behera eman zuela esaten da.