Kondrita

Kondrita
Mineral infotaula irakurtzeko eraLaguntza:Arroka infotaula irakurtzeko era
Mineral infotaula irakurtzeko era
Kondrita
Arroka igneoa
Mineral garrantzitsuak Olibino
Piroxeno
Phnom Penh Kondrita L6 - 1868

Kondritak meteorito arrokak dira, arroka amaren urtze partzial edo ezberdintzeagatik eraldatuak izan ez direnak. Jatorrizko eguzki sisteman zeuden hainbat pikor txiki eta errats elkartu zirenean sortu ziren, asteroide primitboak sortuz. Kondrita hauei izena ematen dietenak kondruloak dira, milimetro gutxiko objektuak modu aske batean zeuden urtutako pikorrak direlarik. Gehienak olibino eta piroxenoa bezalako silikatoz osaturik daude. Kaltzio eta aluminiozko inklusioak dituzte, eguzki sisteman eratutako lehenengo materialak. Burdin eta nikel sulfidoak eta beste silikato batzuk ere aurkitu dira.

Lurrean aurkitzen diren meteorito gehienak kondritak dira. Eroritakoen eta bildutakoen artean gutxi gorabehera %86a mota honetakoak dira. Gaur egun 27.000 ale baino gehiago daude kolekzio ezberdinetan eta horietatik handieak 1.770 kilogramoko pisua zuen.

Kanpo estekak