Komunal

Izkiko[Betiko hautsitako esteka] parke naturaleko soroak

Komunala, herri-jabegoa, komuna, amankomuna, baliabide komunala, ondasun komunala edo prokomuna terminoek kolektiboki kudeatzen den baliabidea izendatzen dute, kudeaketa kolektibo hori hein handiagoan ala txikiagoan emaniko kasu desberdinak baitan hartuz. Komunala eta prokomuna terminuak era zehatzagoan erabili daitezke ere, baliabide komunal eta ondasun komunal horien kudeaketa sistema edota araudia izendatzeko.[1]

Ohiko Komunak, tradizioz, leku batetan bizi den komunitate batek leku horretako baliabide naturalak zaintzeko, jabetzeko eta kudeatzeko sortuak izan ohi dira. Komunaletan baliabideek jabetza kolektibo hau izan ohi dute, partaidetzak zenbait betebehar ekarriz alde batetik, eta onurak bestetik, ustiatzeko eta besterentzeko jokabide eta araubide bereziei jarraiki. XX mendetik Komun Digitalek garrantzia hartu dute ere, internet sarean jabego kolektiboa eta sarbide idekia dauzkaten baliabide digitalak izendatzeko.

Kontzeptua herri-jabariaren kontzeptuari estuki lotuta dago, hau da, jabari edo domeinu kolektiboko elementu batzuek lor dezaketen araudiei edo legeei.

Definizioak

Komunalak giza talde edo erkidego jakin baten ustiapen-onura, edukitza edo eskubide zabalagoen zein mugatuagoen azpian dauden ondasunak, baliabideak, ekoizpen-faktoreak, edo prozesuak izendatu ohi ditu:

  • Talde hori zabala izan daiteke, adibidez, herrialde, eskualde, hiri edo herri bateko biztanle guztiak. Ala mugatua, adibidez, auzo bat ala sendi bat. Baita helburu jakin baterako ezarritako pertsona-talde bat, adibidez, kooperatiba edo sozietate anonimo bat.
  • Ondasun eta baliabideak materialak (adibidez, baso bat ala mendi bat), ukiezinak (adibidez, Wikimedia Commons) ala erabat abstraktuak (defentsa edo segurtasun nazionala) izan daitezke.
  • Ondasunak, baliabideak, ekoizpen-faktoreak, edo prozesuak erabat askeak edo libreak izan daitezke (hala nola, bizidun guztientzat itsasoa edo airea), ia askeak (Wikipedia, herri batzuetan zenbait sarrera-muga bait ditu), edo talde zehatzei mugatuak (baso ala mendi jakin batzuen ondoan bizi den komunitatearen kasu).

Oro har,

Historian zehar kontzeptu ezberdinak erabili izan dira izaera komuna duten eta komunitate bateko kide guztienak diren ondasunak deskribatzeko. Beste askoren artean, jabetza komuna (Buckles, 2000; Rubinstein, 2005), baliabide komunak (Ostrom, 1990; Dolsak eta Ostrom, 2003), prokomuna (Lafuente, 2007) edo ondare komuna (UNESCO, 1972; Shiva, 1997).[2]

Kontzeptu eztabaidez haratago, definizio orokor hauek fokaturiko aldeek herri-jabegoen ulerpenerako egokiak diren oinarrizko ezaugarriak erakusten dituzte.

Komunalak Munduan

Jendeak ekoizpen eta trukeak partekatzeko praktiketan oinarritu ditu gizarte primitiboak hasi zirenetik, arrazoi desberdinengatik[3] [4]. Eta ez kosteez haratago irabazi monetarioen bila, ulertu ohi dugun 'merkatu' espazioetan, hau da, kapitalista den adimenean; balore erlazionalak eta sozialak sortzeko prozesu gisa baizik[5]. Jokamolde horrek zutik dirau planetako leku askotan, akaso leku gehienetan, "identitatea eta aitorpena aurki ditzakegularik zein eta norekin partekatzeko prozesuan, eta ez kontsumitzen dugun horretan"[6]. Afrikako gehiengoarentzat, adibidez, merkatura saltzera joatea ez da 'egin kapitalista' bat, lagunarteko jai egun bat baizik[7].

Komunalak partekatze horri euskarria emateko eta hortik sortzen diren baliabideak dira[8]. Oparitzea, elkarrekikotasuna eta elkarbanatzea munduko gizarte askotako komunitateen harremanen oinarria da, Mauss eta Sherryren tradizioa[3] [4] jarraitzen dutenen ekarpen lerro batean[9] [10][11][12]. Inperio handien eta kapitalismoaren etorrera arte, komunalak ziren munduko ekoizpenaren baliabideen eta beraien kudeaketaren gehiengoa.

Komunalak Euskal Herrian

Herri-jabegoek edo Komunalek tradizio luzea dute euskal lurraldeetan. Gaur egun, mendeetan arpilaketa feudalistak eta kapitalistak pairaturik ere, pisu garrantzitsua mantentzen dute. Adibidez, lur komunal handi daude Araban:[13]

Herri-jabegoek garrantzi handia omen zuten Euskal Herriko sistema ekonomiko propiorako. Neurri handi batean, Auzolanek beren mantentze lanetarako deia egiten zuten, eta Batzarrek kudeaketak erabaki. Are gehiago, alde guzti horiek hertsiki loturik egon beharko luketeela pentsatzeak badu zentzurik; adibidez, herri-jabegorik gabe benetako auzolanik ez dagoela esatean [14].

Azken mendeari so, tradizio horren forma modernotzat hartu da egungo zenbait euskal kooperatiba sareen indarra, batez ere Arrasate bailaran[15]. Lafourcade euskal zuzenbidearen adituaren arabera, "ikuspegi horrekiko [hots, herri-jabegoekiko] fideltasunak kooperatibek Euskadin lortu duten aparteko arrakasta azalduko luke" XX. mendearen bigarren erdialdean[16].

Arabako lur komunalak

Lur komunal handi daude Araban:[13]

Nafarroa Garaiko lur komunalak

Hauek dira Nafarroa Garaiko zenbait komunal:

Lehen zundaketak

Erdizko eremuan Magnesitas Navarras enpresak egin nahi duen meategiaren afera 2001. urtean hasi zen, enpresak eremu horretan zundaketak egiteko baimena lortu zuenean. Herritarren artean, albisteak ez zuen harrera ona izan, bertako nekazari aunitzek ez dutelako euren animalia guztiak mantentzeko adina lur propio eta herri lurrak behar dituztelako abeltzain jarduerarekin jarraitu ahal izateko. Erdiz da lur komunal horietako bat, Baztanen dauden hiru bazkalekuetatik handiena.

Komun Digitalak

Komun Digitalak jabari edo domeinu publikoa duten ondasun, zerbitzu eta ondare berriak dira (hala nola Wikipedia eta Wikimedia Commons), eredu juridiko berrien laguntzarekin (adibidez, Creative Commons´ak). Sarritan, mogimendu alternatibo indartsuak dituzte euskarri (esate baterako, Copyleft mugimendua).[1]

Komun modernoen ahalmen iraultzaileaz

Berriki, komun digitalen indarra dela eta, beraien ahalmen iraultzaileaz eztabaida piztu da. Partekatze ekonomia edo Sharing economy delakoaren kontzeptuaren inguruan da lehen koska. Linean (online) eta aurrez-aurre (peer-to-peer) espazioak dira, "jabeek ezezagunen bati erabiltzen ez duten zerbait alokatu edo partekatzen dutenean ematen da (adibidez, autoa, etxea), sarritan zerbitzuak eskainiz”. Espazio horien kudeaketa Big Platform delako enpresa handiek (Airbnb, Uber,...) bereganatu dutenez, Amankomuntze edo Commoning terminua bultzatzen ari dute benetako partekatzearen aldekoek, hots, musu-truk eta balore zehatz batzuen menpean partekatzearen aldekoek: "komunen kudeaketan eta balio soziala, ekonomikoa eta erlazionala ekoizteko ematzen diren praktika sozialak"[21]. Partekatzeak eta amankomuntzeak ahalmen iraultzailea duenentz da eztabaida.

Bertsio gogorra Rifkinek gorpuzten du[22]. "Kapitalismoaren amaiera" aurreikusten du: Partekatzeko ekonomiak ekoizpenen kostu marjinalak eta irabazien tasak gutxituz joango da eta, beraz, Amankomuntze kolaboratiboak merkatu espazio kapitalistak gainditzen joango dira. 2050. urterako, bere ustez, kapitalismoak espazioen lehentasuna galduko du. Bertsio bigunago baten, Sundararajan[23] zuhurragoa da. "Jendetzan oinarritutako kapitalismoaz" hitz egiten du: aurrez-aurreko trukeek enpresen protagonismoa ahulduz joango da, korporazioan oinarritutako eredu tradizionala ordezkatzeko joeran. Bata ala bestea izan prozesuaren indarra, kapitalismoaren aro berri bat etorri daiteke beste autore batzuentzat ere[24].

Arrisku nagusia Big Platform edo Plataforma Handiak dira. Partekatu nahi duten eragileen kontaktuen kudeaketa eta beraien datuak bereganatu dituzte, batez ere prezio bidezko kontaktuetan (AirBnb´k edo Uber´rek bezala), baina baita noiz ere, prezio gabekoetan (Couchsurfing-en kasuan bezala). Slee-ren ustez[25], arrisku hori errealitate absolutua bilakatu da: "Partekatze Ekonomia merkatu-truke sinpleetara murriztu da". Baina argi dago benetako 'partekatzea' diogunean benetako zentzua dohainik partekatzea dela; euskaraz maitekiro esaten den bezala, musu-truk edo 'musu baten truke'.

Zentzu horretan, Rampel´ek[26] eskola batetan frogatu bezala, terminuari eta ekintzari zentzua itzuli behar diogu, bultzatzen ari den esanahi kapitalista hori "negozioen, erregulatzaileen eta, are gehiago, 5 urteko gazteen adimenarentzako iraina" delako. Horrenbestez, sistema kapitalista ordezkatu nahi dutenen ikuspegitik, benetako partekatzea bultzatzea da erronka, kapitalismotik kanpo dauden komunak bultzatuz eta hedatuz.

Erreferentziak

  1. a b «"Amankomunak", baliabide partekatuen gaia jorratuko du euskal etnopoloaren aurtengo kolokioak» EKE (Noiz kontsultatua: 2023-07-05).
  2. Vercelli, Ariel; Thomas, Hernán. (2008-09). «Repensando los bienes comunes: análisis socio-técnico sobre la construcción y regulación de los bienes comunes» Scientiae Studia 6 (3): 427–442.  doi:10.1590/s1678-31662008000300010. ISSN 1678-3166. (Noiz kontsultatua: 2019-10-21).
  3. a b Mauss, M. (1924). Essai sur le don. forme et raison de l'échange dans les sociétés archaïques (L'Année Sociologique, seconde série, tome I. ed.). Paris: Les Presses universitaires de France.
  4. a b Sherry, J. F. (1983). Gift giving in anthropological perspective. Journal of Consumer Research, 10(2), 157-168.
  5. Polanyi, K. (2014). The great transformation: The political and economic origins of our time. Boston, Mass: Beacon Press.
  6. Haas, T., & Westlund, H. (2017). In the post-urban world: Emergent transformation of cities and regions in the innovative global economy. London and New York: Routledge.
  7. Kapuściński, Ryszard (2002) The shadow of the sun. Penguin, London. (2014) Ébano. Anagrama, Barzelona. 313 orr.
  8. Ostrom, E. (1990). Governing the commons. New York: Cambridge university press.
  9. Sennett, R. (2012). Together: The rituals, pleasures and politics of cooperation. London: Penguin.
  10. Tomasello, M. (2009). Why we cooperate. Boston: MIT Press.
  11. Tudge, C. (2013). Why genes are not selfish and people are nice. Edinburgh: Floris Books.
  12. Keltner, D., Marsh, J., & Smith, J. A. (2010). The compassionate instinct: The science of human goodness. New York: Norton & Co.
  13. a b Ruiz Urrestarazu, Eugenio. (1985). La distribución de los terrenos comunales en Álava. Instituto Geográfico Vasco "Andrés de Urdaneta" (INGEBA) PMC 814485194. (Noiz kontsultatua: 2019-10-21).
  14. SLU, Herritar Berri. (2014-07-18). «Auzolana» GAUR8 (Noiz kontsultatua: 2019-10-21).
  15. Bakaikoa, Baleren, and Eneka Albizu. 2011. Basque cooperativism. Reno, NV: Center for Basque Studies.
  16. Lafourcade, Maïté. 2004. "La Conception du Droit de Propiété en Vasconie Continentale sous L'Ancien Régime." Iura Vasconiae (1):161-184.   
  17. Jaurena, Isabel. (2023-07-05). «Erdiz Bizirik plataformak meategi proiektuaren kontrako manifestazioa eginen du bihar» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-07-05).
  18. Otamendi, Andoni. Sakanako komunalak. (Noiz kontsultatua: 2023-07-05).
  19. (Gaztelaniaz) «Lur komunalak» Sakana Garapen Agentzia (Noiz kontsultatua: 2023-07-05).
  20. BIZIRIK, URBASA-ANDIA. (2021-10-15). «Elkarretaratzea Lizarran» URBASA ANDIA BIZIRIK (Noiz kontsultatua: 2023-07-05).
  21. Foster, S. R., & Iaione, C. (2015). The city as a commons. Yale L.& Pol'Y Rev., 34, 281.
  22. Rifkin, J. (2015). The zero marginal cost society: The internet of things, the collaborative commons, and the eclipse of capitalism. New York: Palgrave Macmillan.
  23. Sundararajan, A. (2016). The sharing economy: The end of employment and the rise of crowd-based capitalism. Cambridge, MA: The MIT Press.
  24. Montalban, M., Frigant, V., & Jullien, B. (2019). Platform economy as a new form of capitalism: A régulationist research programme. Cambridge Journal of Economics,
  25. Slee, T. (2017). What's yours is mine: Against the sharing economy. New York: Or Books.
  26. Rampell, C. (2014, May 15). What preschoolers can teach silicon valley about “sharing”  . The Washington Post.

Bibliografia

  • Sastre, Pablo (2019) Gurea dena, komuna. Pamiela, Iruña.
  • Xabier Renteria-Uriarte eta Jon Las Heras (2019) Sharing Societies from Sociocultural Values. Basque Auzolan, Batzarreak, and Komunalak. In: Sharing Society: the impact of collaborative collective actions in the transformation of contemporary societies. Benjamín Tejerina (et al.) (editors). Bilbao: Euskal Herriko Unibertsitatea. Orr: 223-232.

Ikus, gainera

Kanpo estekak