Jesús Luis Álvarez de Eulate (Gasteiz, 1970eko irailaren 4a - ), ezagunagoa Koldo izenaz, euskal herritar futbolaria da, nazioartean Andorra ordezkatu zuena. Gaur egun Andorrako futbol selekzio nazionalaren entrenatzailea da. Bere semea Iker Alvarez de Eulate futbolaria da ere.
Biografia
Gasteizko Aurreraren harrobian hazia, Atlético Madridek fitxatu eta ordezkoa izan zen 1991ko Errege Kopa lortu zuenean.[1]
2003an UEFAk Golden Player edo historiako Andorrako jokalaririk inportanteena aukeratu zuen.[2]
2009ko ekainean Ingalaterrako futbol selekzio nazionalaren aurka Wembley estadioan 6-0 galdu eta gero, nazioarteko futbola uztea erabaki zuen.[3] Guztira 79 partida jokatu ditu Andorrako selekzioarekin.[4]
Erreferentziak