Kojinetea[1][2] makina-atal bat da, mekanismo bateko ardatzari eusten eta biratzen uzten diona. Horretarako, ardatzetan ahokatzen dira, eta haien bermagailu dira. Kojineteak euskarrietan finkaturik egoten dira, eta haien barnean biratzen dira ardatzak.[3] Piezen arteko ukipen motaren arabera, marruskadura-kojineteak[4] eta errodamenduak bereizten dira.