Kloral hidratoa konposatu organikoa da, Cl3 CCH(OH)2 formula duena, diol geminalen familikoa. Konposatu organokloratua da. Solido kristalino zuria da. Uretan disolbagarria da[ 1] .
Lasaigarri eta hipnotiko gisa usatzen hasi ziren 1870eko hamarkadan Alemanian . Oraindik baliatzen bada ere, beste konposatu batzuk ordeztu dute gaindosi -arrisku txikiagoa dutelako.
Sintesi organikoan baliatzen da, esaterako, isatina sintetizatzeko.
Isatinaren sintesia
Sintesia
Kloral hidratoa etanola eta kloroa baldintza azidotan erreakzionaraziz sintetizatzen da.
4 Cl2 + CH3 CH2 OH + H2 O → Cl3 C−CH(OH)2 + 5 HCl
Baldintza basikoetan haloformoaren erreakzioa pasatzen da eta kloral hidratoa deskonposatu egiten da kloroformoa emanez[ 2] .
Erreferentziak
Kanpo estekak