Klondike ibaia (ingelesez: Klondike River; hänez: Tr'ondëk) Kanadako Yukon ibaiaren adar bat da. Ogilvie mendietan du jatorria, eta Yukon ibaian itsasoratzen da, Dawson Cityn.
Bere izena hänezko tr'ondëk (/ʈʂʼontək/) hitzetik dator, "mailu" esan nahi duena, izokin sareak egiteko erabiltzen zuten hesolengatik.
1896an, urrea aurkitu zuten Klondike ibaiaren ibaiadarretan, eta Klondikeko urre sukarra deritzona hasi zen.
Kanpo estekak