King´s Island, irlanderaz: Oileán an Rí, Irlandako Limerick hiriko auzo bat da. Shannon ibaiaren ibilbidean dagoen uharte batean dago. Berez, bi barrutik osatzen dute: Englishtown hegoaldean eta St. Mary's Park iparraldean.
Erdi Aroan gotortua zegoen eta izena anglosaxoi biztanleen bizilekua izateagatik datorkio, aldiz, ibaiaren bestaldean, Irishtown eremuan irlandar biztanleak bizi ziren.