Kiana Angélica Palacios Hernández (Orange (Kalifornia), 1996ko urriaren 1a - ) Estatu Batuetan jaiotako futbolari mexikarra da[1]. Aurrelari postuan jokatzen du.
Biografia
Lau urte zituela hasi zen futbolean jokatzen. Kaliforniako Irvine hiriko UC Irvine Anteaters taldean jokatu zuen lau urtetan zehar[1] eta 2018an Estatu Batuetako Los Angeles Galaxy taldeak fitxatu zuen. 5 partida jokatu zituen eta hiru gol sartu.
2018an bertan Errealak fitxatu zuen[2] eta kalitatezko jokalaria zela ikusia berehala berriztu zion kontratua 2020 arte. 2019. urtean Erreginaren Kopa irabazi zuen taldeak eta Kiana Palaciosek sartu zuen taldearen aurreneko gola[3].
Estatu Batuetan jaio eta hazi den arren Mexikoko selekzioarekin aritzea erabaki zuen, izan ere haren gurasoen familia guztia Mexikon daukalako[1]. 2015ean egin zuen debuta 20 urtez azpikoarekin eta 2017an selekzio nagusiarekin Kanadaren aurka jokaturiko partidan.
Taldeak
Klubak
Selekzioak
Taldea |
Urteak
|
Mexikoko 20 urtez azpiko selekzioa |
2015-2016
|
Mexikoko selekzioa |
2017-
|
Erreferentziak
Kanpo estekak