Korat edo Khorat Thailandiako ipar-ekialdeko goi-ordokia da. 155.000 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 90-200 metro bitarteko garaiera du batez beste. Mekong ibaiak mugatzen du iparraldetik, eta Chi eta Mun ibaiak daude ordokiaren erdialdean. Nong Khai, Khon Kaen, Nakhon Ratchasima eta Ubon Ratchathani dira eskualdeko hiri nagusiak.
Erreferentziak
Kanpo estekak