Kharkiveko Nazioarteko Aireportua (ukraineraz: Міжнародний аеропорт "Харків") (IATA: HRK, ICAO: UKHH) UkrainakoKharkiv hirian dagoen aireportu bat da, Kharkiv hiria zerbitzatzen duen aireportu nagusia –era berean, Ukrainako bigarren hiri handiena dena–. Hirigunearen hego-ekialdean dago kokaturik, hiriaren Slobidsky auzoan.
Kharkiveko Nazioarteko Aireportua udal-garraioak ondo hornituta dago eta, beraz, hiriko errepide- eta trenbide-sare zabalagoarekin konektatuta dago Aeroflotska kalearen eta M03 errepide nazionalaren bidez. Honako autobus-linea hauek, gainera, aireportuaren eta Kharkiv hiriaren arteko garraio publikoa eskaintzen dute: