Kendra Chéry (Les Abymes, Guadalupe, 2001eko uztailaren 16a) Guadalupe departamentuan jaiotako frantziar saskibaloi jokalari profesionala da. 1,88 m neurtzen du eta hegaleko edo hegal-pibot postuetan jokatzen du. 2024an Lointek Gernika taldeak fitxatu zuen.[1]
Ibilbidea
Zazpi urte zituela Calaisen hasi zen saskibaloian jokatzen. Aita ere saskibaloi jokalaria izana zuen. 2017an Europako 16 urtez azpiko txapelduna izan zen Frantziako selekzioarekin.
2018an Lyongo ASVEL taldean hasi zen jokatzen eta harekin Frantziako Liga irabazi zuen. Ondoren Roche Vendée taldean aritu zen eta 2020an Mont-de-Marsan hiriko Basket Landes taldeak fitxatu zuen. Basket Landesekin hiru denboraldi egin zituen, Liga bat eta bi Kopa irabaziz.[2][3]
2024ko maiatzean Lointek Gernika taldeak fitxatu zuen.[1]
Taldeak
Palmaresa
- Frantziako Liga (2): 2019 eta 2021.
- Frantziako Kopa (2): 2022 eta 2023.
Erreferentziak
Kanpo estekak