Kemijärvi aintzira (suedieraz: Kemi träsk) Finlandiako hemeretzigarren aintzira handiena da. Lappi lurraldean kokatzen da kokatzen da, Zirkulu Polar Artikoaren inguruan. Kemijärvi udalerriko herrixka gehienak aintziraren inguruan antolatzen dira eta honenbestez, aintzirak hiriaren izen bera dauka [1].
Aintzirak hirurehun eta hogeita hamabost uharte dauzka gutxi gorabehera, baina azarotik ekainera izoztua egon ohi denez, uharteak mendixka txikitxoak dira urte sasoi gehienean. Gainera, arrainen oparotasunagatik eta ur gardenengatik da ezaguna; izan ere, arrantzaren paradisua da eta hala nola, izokin eta perka antzeko arrain-mota ugari iristen da bertan Kemijoki ibaiko sarbidetik.
Herrialdea ur energiaz hornitzen duen Kemijoki ibaia da aintzira txukuntzeaz eta garbitzeaz arduratzen dena.
Ikus, gainera
Argazki gehiago
Erreferentziak
Kanpo estekak