Kells izena Kenlis-en izen aglizatua da eta hau irlanderazko Ceann Lios izenetik dator eta honek "gotorleku nagusia" esan nahi du. Taylor familiak, Kells, Kenlis eta Headfort (gotorleku nagusia) tituluak erabili izan ditu. Gaur egungo Ceanannas izena, Ceann Lios-en aldaera bat da.
Historia
Ionako (Eskozia) monjeek vikingoetatik ihesi etorrita fundatu zuten Kellseko abatetxea k. o. 804ean. 1152an Kellseko sinodoa antolatu zen Irlandako elizaren erreforma burutzeko. XII mendearen bukaeran Hugh de Lacy normandiarraren agintepean Kellsek loraldia izan zuen. Hala ere The Paleko mugan egotean borroka latzak izan ziren Kellsen eta 1641ean herria erre egin zuten.