Katulo 85

Katulo 85
Jatorria
Egilea(k)Katulo
IzenburuaDe amore suo
Ezaugarriak
Genero artistikoalirika
Hizkuntzalatina
Egile-eskubideakjabetza publiko
kronologia
Catullus 84 (en) Itzuli Katulo 85 Catullus 86 (en) Itzuli

katulu 85 (maiz, bere hasieragatik ezaguna: Odi et amo, euskaraz Gorroto eta maite dut) Katulo latinezko poetaren LXXXV. carmina edo olerkia da. Lesbia maitaleari eskainitako olerki laburra da. Honela dio oso-osorik:

Odi et amo. Quare id faciam, fortasse requiris.
Nescio, sed fieri sentio et excrucior.

Euskarara itzulita:

Gorroto eta maite egiten dut. Zergatik egiten dudan hau, galdetzen duzu akaso.
Ez dakit, baina horrela sentitzen dut eta etsiak jotzen nau.

Amodioak sortarazten dituen zirraren aurkakotasunaz aritzen da. Aurkakotasun hau gai errepikakorra izan da literaturan zehar. Katulo baino lehenago, Anakreontek ere honela kantatu zuen:

Maite dut eta ez dut maite. Zoratzen naiz eta ez naiz zoratzen.

Katulok bi sentimenduen aurkakotasuna adierazteaz gainera, horri aurre egiteko ezintasuna nabarmentzen du.

Kanpo estekak