Katixa Dolhare-Zaldunbide (Ezpeleta, Lapurdi, 1982 - ) literaturan agregatua eta doktorea. 2014. urtean bere lehen eleberria plazaratu zuen, Biribilgune izenburukoa.[1]
Literaturan aditua da eta Bordeleko Montaigne Unibertsitatean irakasle dihardu. Ikerketa lanetan ere ari da, literatura arloan. Nafarroa Behereko hainbat eskola eta institututan irakasle izan da. Gazteluma beka eskuratuta, Biribilgune lehen eleberria argitaratu zuen 2014an. Arazo sozialak hizpide ditu polizia-trama honek, hala nola, immigrazioa, islamismoa, Frantziako laikotasuna...[2]
Hainbat artikulu idatzi ditu komunikabideetan (Berria, Argia...).[3][4]
2019an, Euskal Kultur Erakundeko lehendakaria bilakatu zen.
Liburuak
Eleberrigintza
Erreferentziak
Kanpo estekak