Katalina Aragoikoaren ametsa (ingelesez: The Vision of Catherine of Aragon) Johann Heinrich Füssli margolari britainiarraren lana da, 1781ean amaitua. Gaur egun Lytham St Annes Art Collectionen jasota dago, Fylde boroughen, Lancashiren (Ingalaterra).[1]
Gaia
Mihise gaineko olio honek William Shakespeareren Henri VIII.a obraren pasarte bat irudikatzen du, non Katalina Aragoikoak bere heriotzaren amets makabroa duen, Ana Boleyn-en alde erbesteratua izan ondoren. Bere heriotza-ohean, Katalinak emakume-espektro partzialki biluziek eskaintzen dioten koroarantz ezkerreko besoa luzatzen du, hartu nahian.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Ingelesez):[1] Margolanaren fitxa Lytham St Annes Art Collectionen webgunean.