Katafalko
| Katafalko | |
|---|---|
| funerary structure (en) | |
Katafalkoa[1] da hileta solemneak egiten diren lekuetan altxatzen den tumulu edo plataforma garai eta sarri monumentala, hilkutxa edo hil-anda bertan jartzeko ikusgai hiletan bertan, edo hildakoari eginiko omenaldian.
Etimologia
Italierazko catafalco hitzetik dator terminoa, eta hori latin arrunteko catafalicum-etik; horren osagarriak direlarik:
- grezierazko κατά (kata), "ondoan".
- latinezko fala, "aldamioa", ziurrenik jatorri etruskokoa.
Ezaugarriak
Katafalkoek Barrokoan izan zuten Europan garairik distiratsuena, sinbolismo handiko artelan bihurtu zirenean: elizen barruan metro batzuk altxatzen zirenak egin ohi ziren. XX. mendean zehar erabilerarik gabe geratu dira nagusiki, hilkutxari eusten dioten plataforma askoz sinpleagoak aukeratzen direlarik.
Katafalko apainduenek oinarri angeluzuzena edo poligonala izaten zuen, eta lurretik zentimetro batzuetara altxatzen zen; batzuetan, egitura piramidal eta mailakatu bihurtzen zen, hainbat metrokoak, edo tenplete txikiak ere barne egon zitezkeenkin. Eskulturekin, erliebeekin, kandelekin, argimutilekin edo intsentsu-ontziekin apaintzen zen, baita hainbat sinbolo kristaurekin (gurutzeak), eskeleto-irudiak memento mori zentzuarekin edo hildakoaren bertuteei erreferentzia egiten zieten elementuekin ere. Batzuetan errezel edo baldakin batekin estal zitekeen.
Ohiko dolu-koloreekin apaintzen zen katafalkoa: beltza, morea edo zilarreztatua, edo hildakoaren karguari zegozkien koloreekin, Aita Santuen kasuan bezala, gorriz apaintzen zirelarik, kolore pontifikala baita gorria.
Katafalkoaren inguruko paragermalia osoari castrum doloris esaten zaio (latinetik, lit. "Minaren gaztelua"). Zehatz esanda, katafalkoa sarkofagoarekin inguratzen duten egitura eta dekorazio guztiak dira.
Iruditegia
-
Pio IX.aren katafalkoa.
-
Victor Hugoren katafalkoa Garaitzaren Arkuan jarri zuten 1885ean.
-
Goulien herriko elizan.
-
Manuel Quezon Filipinetako presidentearen katafalkoa, 1944.
Erreferentziak
- ↑ Fundazioa, Elhuyar. «catafalco» Elhuyar Hiztegia (kontsulta data: 2024-11-17).
Kanpo estekak
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, Gaztelaniazko Wikipediako «Catafalco» artikulutik itzuli da; zehazki, 2024-07-27ko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.