Kashyyyk, klima epeleko toki bezala deskribatzen da, bere azalera, lurzoru arriskutsutik kilometrotara altxatzen diren zuhaitz erraldoiek osatutako oihanez estalia duena. Kontaezin beste espezieren bizilekua dira, horien artean, wookieak, barnealdean eraikitako hirietan eta zuhaitz hauen tontorretan bizi direnak.
Zingira handiak dauden eskualdeak ere baditu.
Wookieek, maniobragarritasun handiko aireko eta uretako ibilgailuak garatu dituzte, Klon Gerratako Kashyyykeko guduan proban jarri zirenak. Garai honetarako, Wookie buruzagi nabarmenetako bat, Tarfful zen, planetaren defentsa antolatu zuena Yoda jenerala eta Chewbacca wookie soldaduarekin. Azkenik, Separatisten Konfederakuntzakogudu droide armadak, garaituak izan ziren.
Inperioaren iritsierarekin, honek, planeta okupatu eta bertako biztanleak esklabo hartu zituen.