Kasdi Merbah

Kasdi Merbah

Aljeriako Lehen Ministroa

1988ko azaroaren 5a - 1989ko irailaren 9a
Abdelhamid Brahimi - Mulud Hamroush (en) Itzuli
Minister of Health of Algeria (en) Itzuli

1988ko otsailaren 15a - 1988ko azaroaren 9a
Jamal ad-Din Huhu (en) Itzuli - Messaoud Zitouni
Bizitza
JaiotzaFez1938ko apirilaren 16a
Herrialdea Aljeria
HeriotzaBordj El Bahri1993ko abuztuaren 21a (55 urte)
Hobiratze lekuaAljer
Heriotza moduagiza hilketa: erailketa
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakAljeriako Independentzia Gerra
Ideologia eta sinesmenak
Alderdi politikoa Nazio Askatasunerako Frontea
Algerian Movement for Justice and Development (en) Itzuli

Kasdi Merbah (Beni Yenni, 1938ko apirilaren 16aBordj El Bahri, 1993ko abuztuaren 21a) aljeriar politikaria izan zen. Aljeriako lehen ministroa 1988tik 1989ra.

1970eko eta 1980ko hamarkadetan segurtasun militarreko buru izan zen. 1988ko urriko istiluen aurretik, Nekazaritza eta Osasun Publikoko ministro izan zen, eta, ondoren, lehen ministro izendatu zuten. Bere gobernuan harreman txarrak izan zituen Chadli Bendjedid presidentearekin eta honek 1989ko irailean kargutik kendu zuen.

Merbah Nazio Askatasunerako Frontean isolatuta geratu zen eta 1990eko azaroan alderdia utzi eta Justizia eta Garapenerako Mugimendu Aljeriarra sortu zuen. 1991ko hauteskundeetan ez zuen eserlekurik lortu eta militarrek baliogabetu egin zituzten.

Merbah 1993ko abuztuan hil zuten, seme gaztearekin, anaiarekin, txoferrarekin eta bizkartzainarekin batera. Islamiar Talde Armatua erakundeak bere gain hartu zuen hilketaren egiletza. Hala ere, Europan errefuxiatutako Salbaziorako Islamiar Fronteako agenteek Aljeriako inteligentzia zerbitzuari leporatu zioten hilketa, Merbahek bere inteligentzia zerbitzuko zuzendari garaiko estatu sekretu asko ezagutzen baitzituen.

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.