Kartzinoma epidermoidea edo zelula ezkatatsuen kartzinomaadenokartzinomen kasuan ez bezala, guruin-zelulez bestelakoetan sortzen den tumore gaiztoa. Hau da eztarri, aho eta umetoki-lepoko minbizietan motarik usuena.[1]
Basalioma ez bezala, kartzinoma hau arriskutsua da gorputzeko beste atal batzuetara metastasia aurkezteko gaitasuna duelako. Batez ere 55 urtetik gorako gizonezkoetan gertatzen da, larruazal argikoak eta askotan orindunak.