Artikulu hau belaontziari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Karraka (argipena)».
Karrakak'bela biribileko itsasontzi handiak ziren, zeharbide luzeetan zama handiak garraiatzen espezializatuak.[1] XII. mendetik XVI. mendera arte karrakak egon ziren. Bere garaiko Europako ontzirik handienak izan ziren.
XV. mendean, karrakaren oinarrizko konfigurazioak, zingo nabarmeneko krosko bat, masta bat eta lauki-formako bela handi bat zituen. Denboraren poderioz, aurrerapen esanguratsuak gehitzen joan ziren; horietako nagusia korasta lema sartzea izan zen, alboko lemen ordezko gisa.