Plaka tektonikoen ertz gehienetan bezala, Karibeko plakaren mugetan, lurrikara aktibitate garrantzitsua dago, eta, tokiren batzuetan, sumendiak ere daude
Bi iritzi daude Karibeko plakaren jatorriari buruz, bere banaketa, Kretazeoaren amaieran edo Paleozenoaren hasieran (duela 70-60 milioi urte) datatzen dutenak, Costa Rica-Panamako arkua eta Antilletakoa aldi berean funtzionatzen hasten direnean. Zientzialari talde baten arabera, plaka hau, Galapagoak uharteetako puntu beroan sortutako "plateau" bati dagokiola uste du. Beste batek, bere jatorria azaltzeko puntu beroaren beharrik ez dagoela, eta dortsal ozeaniko baten bidez edo subdukzio gune talde konplexu baten ondorioz azal daitekeela uste du.