Karibeko gaztelania (gaztelaniaz: español caribeño) Antilla handietan eta Karibeko arroan nagusi diren gaztelaniaren aldaera diatopikoen multzoa da.[1] Kubako, Dominikar Errepublikako, Puerto Ricoko eta Kolonbiako lurralde kontinentaletan (Kolonbiako Karibeko eskualdea), Venezuelan eta Panaman hitz egiten da, baita Estatu Batuetako Florida estatuko lurraldeetan ere.
Kanariar eta andaluziar dialektoen eraginagatik (portuen arteko kontaktu historikoagatik)[2], afrikar eragin handiagatik eta taineraren hitzengatik nabarmena da. Miamin eta New Yorken (Ameriketako Estatu Batuak) gehien entzuten den aldaera ere bada, baita salsa, merengue, bachata eta reggaeton kantariek erabiltzen dutena ere.
Erreferentziak
Kanpo estekak