- Artikulu hau talde etnikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Karibe (argipena)».
Karibeak espainiarrek Amerika konkistatu zutenean Antilla Txikietan eta inguruetako itsasertzetako lurraldeetan bizi zen izen bereko tribuko kidea da.
Uharteetako karibeak gerra zaleak ziren (kanibalak ziurrenera); kontinentetik joanak ziren; espainiarrak hara iritsi zirenean, hango arawak indiarrak kanpora egotzi eta hedatzen ari ziren oraindik. Gizonezkoak bakarrik mintzatzen ziren karibez, emakumezkoak arawak hizkuntzaz mintzatzen baitziren; emakumezkoak inguruko tribuetatik bahituta eramaten zituzten; gizonezko presoak, berriz, torturatu eta hil egiten zituzten.
Egun, bere ondorengoak Dominikako ipar-ekialdeko kostaldean bizi dira.
Ikus, gainera
Erreferentziak
Kanpo estekak