Karen Gaines Cordero (XX. mendea) ziberdefentsaren arduradun nagusia da Siemens-en.
Biografia
Floridako Nazioarteko Unibertsitatean Zientzietako gradua lortu zuen. MBA da, Europako Negozio Eskolaren eskutik.[1]
Lan ibilbidea
Era askotako lanpostuak bete ditu RSA Security, Telefónica Internacional, Country Manager Iberiarentzat (Websense, NComputing).[2][3] 2013an, Hewlett Packard Enterpriseko Enterprise Services sales executive gisa lan egin zuen.[4][5] Zibersegurtasunaren sektoreko profesional ezaguna, Microsoften EMEAren zibersegurtasuneko zuzendari gisa lan egin zuen.[6] Geroago, Amazon Web Services-eko Zibersegurtasuneko Zerbitzuen Garapeneko zuzendari izan zen, Siemens-en ziberdefentsaren arduradun global bihurtu zen arte.[7] Enpresa horretan, zibersegurtasuneko 150 ingeniarik eta adituk baino gehiagok osatutako diziplina anitzeko taldea kudeatu zuen.[8][9]
Women in Cybersecurity of Spain-ek 2018an egin zuen lehen bileran anfitrioi izan zen.[6]
“Teknologiaren eta, batez ere, zibersegurtasunaren sektorean, oso emakumezko erreferente gutxi daude, eta hori izango da, seguruenik, emakume gazte gutxik segurtasun digitaleko karrera egiteko arrazoietako bat”.[6]
Erreferentziak
Kanpo estekak