Kareliar-Finlandiar Sobietar Errepublika Sozialista
Kareliar-Finlandiar Sobietar Errepublika Sozialista Karjalais-suomalainen sosialistinen neuvostotasavalta Карело-Финская Советская Социалистическая Республика
1939koazaroak 30ean, Sobietar Batasunak Finlandia eraso zuen, Mainilako istilua aitzakia bezala jarri ondoren. Neguko Gerra deritzonak, Finlandia osoa hartzea zuen xede, eta, inbasio hau legeztatzeko, Finlandiako Errepublika Demokratikoa aldarrikatu zen, Otto Kuusinen presidente zuela, nork Sobietar Batasunera ihes egin zuen, bere alderdia Finlandiako Gerra Zibilean garaitua izan ondoren. Inbasioaren hasierako porrota eta nazioartean arbuiatua zenez, Stalinek, herrialde osoa ez hartzea erabaki zuen, eta Finlandiako Errepublika Demokratikoa desegitea erabaki zen, 1940ko martxorako, lurralde finlandiarra Ladoga lakuaren inguruan bakarrik hartzen zuena.
Gerra, Moskuko Bake Hitzarmenarekin amaitu zen, 1940komartxoak 13an sinatu zena. Hitzarmen horretan, Finlandiako Errepublika Demokratikoaren lurraldea, errusiar Kareliara erantsia izan zen, eta Kareliar-Finlandiar Sobietar Errepublika Sozialista sortu zen, Kareliako Sobierta Errepublika Sozialista Autonomora erantsi zena, hau, aldi berean, Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatibora erantsia izan zelarik.
Otto Kuusinenek, sobietar Kareliako lurraldeen presidente izaten jarraitu zuen 1956 arte, hau, Kareliako Sobietar Errepublika Sozialista autonomora mailaz jeitsia izan zenean, Errusiako SESFean bigarren aldiz barneratua izan zelarik. Sobietar Batasunaren desagerpenarekin, Kareliak Errusiaren kontrolpean jarraituko zuen, oraingoan, Kareliako Errepublika izenarekin.
Jarraipenaren Gerran, Finlandiak Karelia hartu zuen 1944 arte, euren aliatu alemaniarrek gerra galduko zutela argi geratu zenean. 1944koirailak 19an, Finlandiako Gobernuak, Moskuko Armistizioa sinatu zuen, Sobietar Batasunari lurralde gehiago emanez, honek Kareliar-Finlandiar Sobietar Errepublika Sozialistari erantsi zion lurraldea. Hau, Finlandiak berretsi zuen 1947ko Parisko Itunean, galdutako lurraldea etorkizunean aldarrikatzeari uko eginez. Aldaketa hauetan, Kareliar-Finlandiar Sobietar Errepublika Sozialistak Leningradoko Oblastari hegoaldean lurraldeak eman zizkion, bereziki Kareliako istmoa eta Vyborg.