- Artikulu hau Txinako aintzirari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Karakul».
Karakul[1] (uigurreraz: قاراكۆل, Qaraköl, Қаракөл, eusk. "aintzira beltza"; txinera tradizionalez: 喀拉庫勒湖; txinera sinplifikatuz: 喀拉库勒湖; pinyinez: Kālākùlēi Hú), Txinako Herri Errepublikako Xinjiang eskualde autonomoko Kizilsu Kirgizistar Prefektura autonomoan dagoen aintzira da. Aintzirak 380 kilometro koadroko azalera dauka eta gehienezko sakonera 242 metrokoa da.
Ezaugarriak
Pamirko goi-ordokian dagoen aintzirarik altuena da, itsasoaren mailatik 3.600 metrora, Pamir mendiek Tian Shan eta Kunlun Shan mendiekin bat egiten duten tokitik gertu. Aintziraren inguruan, elurra urte osoan zehar mantentzen duten mendiak daude, Muztagh Ata (7.546 metro), Kongur Tagh (7.649m), eta Kongur Tiube (7.530 metro).
Herrixkak
Aintziraren mendebaldean bi kirgiz herrixka daude, harriz egindako etxeekin.
Kanpo estekak
Erreferentziak