Kandela (unitatea)

Kandela (unitatea)
Neurtzen duargi-intentsitatea, conventional retinal illuminance (en) Itzuli, natural pupil luminance (en) Itzuli eta argi-fluxua
SI sistemarako konbertsioa1 cd
Honen izena daramakandela
Ikurracd, кд, kd eta cd

Fisikan, kandela deritzo argi-intentsitatea neurtzeko Nazioarteko SI sisteman erabiltzen den unitateari. Zazpi oinarrizko unitateetako bat da.

Argi-intentsitatea deritzo argi-iturri batek norabide jakin batean igortzen duen potentziari, baina balio hori sentikortasun-funtzioaz haztatuz. Sentikortasun-funtzio horrek giza begiak uhin-luzera desberdinetan duen sentikortasunaren eredu estandarizatua adierazten du.

Kandela izena latinezko «candela» hitzetik eratorria da, euskarazko «kandela» hitz arrunta bezala. Izen hori 1948ko Pisu eta Neurrien 9. Konferentzia Orokorrean onartu zen; bertan kandela unitatearen lehenengo definizioa ere eman zen eta adierazpen sinbolikoetan erabili beharreko sinboloa ere erabaki zen: . Izenaren zergatia sinplea da: kandela arrunt batek inguruko argi-intentsitatea sortzen du.

Izena eta lehenengo definizioa eman ondoren, urte batzuk pasatu ziren kandelaren definizio esperimental adostua eman arte. Hain zuzen, kandelaren definizioaren zehaztapena 1976ko Pisuen eta Neurrien 16. Konferentzia Orokorrean finkatu zen. Orduan, Nazioarteko SI Sistemako gainerako oinarrizko unitateekin gertatzen den bezala, kandela izeneko unitatearen definizioa prozesu fisiko baten deskribapenaren bidez eman zen, honelaxe:

«Kandela bat da -eko frekuentziadun erradiazio monokromatikoa norabide jakin bateko estereorradian bakoitzeko -eko intentsitatez erradiatzen duen argi-iturriaren argi-intentsitatea.»

Definizio horrek zehatz deskribatzen du nola sortu -eko argi-intentsitatea emititzen duen argi-iturri bat. Definizio horretan oinarrituriko metodoa erabiltzen da argi-iturrien argi-intentsitatea neurtzeko tresnak kalibratzeko eta homologatzeko.

Kandela unitatearen historia laburra

Hogeigarren mendearen hasieratik, zenbait lurraldetan mota desberdinetako estandarrak erabiltzen ziren argi-intentsitatea neurtzeko. Gehienbat "kandela estandar" baten edo diseinu bereziko "goritasun-lanpara" baten argitasunean oinarrituak. Horietako ezagunena Ingalaterrako "candlepower" izeneko unitatea izan zen. Candlepower bat, definizioz, libra-seiren pisuko kandela bat ehun eta hogei gramo orduko () erritmoan erretzean igorritako argi-intentsitatea zen. Definizio horrek ez zuen ematen balio oso zehatzik, baina unitatea hobeto zehazteko aurrerapausoa izan zen.

Nolanahi ere, nazioartean unitatearen batasun eta normalizazioa lortzeko lehenengo pausoa 1937an Argiztapeneko Nazioarteko Batzordeak (CEI, Commision Internationale de l'Éclairage) eman zuen. Ordurako, zientzialariek ongi definitutako unitate baten beharra zeukaten, eta giro horretan Jules Violle-k estandar bat proposatu zuen, fusio-puntuan (hots, solidotze-puntuan) dagoen platinoak gainazaleko -ko azaleratik igortzen duen argi-intentsitatea unitatetzat hartuz; unitate horri violle deitu zioten. Argi-intentsitate hori gorputz beltzaren —Planck erradiadorea ere deitua— erradiazioari zegokion. Zientzialarientzat nahiko erraza zen platino puruzko gailua prestatzea, eta horrela unitate estandarra neurtzea.

Bide horretatik abiaturik eta gutxi gorabehera violle bat lehenagoko hirurogei candlepower unitateren baliokidea zela kontuan izanik, CEI erakundeak kandela berria unitatea definitu zuen lehen aldiz 1946an, era honetan:  

«Kandela berria honelaxe definitzen da: solidotze-tenperaturan dagoen platinoak zentimetro karratu bakoitzeko igorritako dirdirak kandela berri balio du.»

Handik bi urtera, 1948ko 9. Pisu eta Neurrien Batzar Orokorrean berretsi egin zuen definizio hori. Bi hamarkada geroago, 1967ko 13. Batzar Orokorrean, behin betiko kendu zuten “kandela berri” izena, ordutik aurrera kandela deituz, eta platinoaren solidotze-puntua zein presio atmosferikotan lortu behar zen zehaztuta, horrela definizioa osatzeko:

«Kandela bat da -eko presio atmosferiko pean platinoaren solidotze-tenperaturan dagoen gorputz beltzak -ko azaleratik norabide perpendikularrean igorritako argi-intentsitatea.»

Azkenik, 1979an, tenperatura altuetan Planck erradiadorea gauzatzeko zeuden zailtasunak eta erradiometrian eginiko aurrerapenak kontuan izanik, 16. Batzar Orokorrak definizio berri hau eman zuen:

«Kandela bat da norabide jakin batean -eko maiztasuneko erradiazio elektromagnetikoa igortzen duen iturri baten argi-intentsitatea, norabide horretako estereorradian bakoitzeko energia-intentsitateak balio duenean.»[1].

Gaur egungo definizioa eta konstante unibertsalen bidezko baliokidetza

Oro har, aurreko definizio hori da gaur egun erabiltzen dena, baina xehetasun bat gehituta. Izan ere, definizio honek traba praktiko bat zuen, zeren kandela bateko argi-intentsitatea igorriko duen argi-iturri bat nola prestatu behar den deskribatzen duen arren, ez du zehazten zein argitasun-funtzio erabili behar den bestelako maiztasuneko erradiazioen kasuan. Horregatik, 2018ko 26. Batzar Orokorrean, beste beste pauso bat eman zen, SI sistemako unitate guztiak —oinarrizko unitateak eta unitate deribatuak— balio numeriko zehatza duten zazpi konstante unibertsalen bidez definitzeko. Nolanahi ere, lehendik zeuden zazpi oinarrizko unitateen definizioak —segundoa, metroa, kilogramoa, amperea, kelvina, mola eta kandela— aurretik zeuden bezala mantentzen dira, nahiz eta 2019ko maiatzaren 20tik aurrera konstante unibertsalen bidezko definizio baliokidea duten.[2]

Hauexek dira unitate guztiak definitzeko onartu diren konstante unibertsalak:

  • zesio-133 atomoaren oinarrizko egoeraren trantsizio hiperfinaren maiztasuna, sinboloaz adierazia. Balio numerikoa:
  • argiaren abiadura hutsean, . Balioa: .
  • Planck-en konstantea, . Balioa: .
  • oinarrizko karga elektrikoa, . Balioa: .
  • Boltzmann-en konstantea, . Balioa: .
  • Avogradoren konstantea, . Balioa: .
  • argi-eraginkortasuna (edo argi-errendimendua) . Balioa: da, -eko maiztasuneko erradiazio monokromatikoaren kasuan.

Beraz, argi-intentsitateari dagokionez, bereziki kontuan izan behar den konstante unibertsala argi-errendimenduari dagokiona da. Gauzak horrela, gaur egun honela dago finkatuta kandela unitatearen definizioa:

«Kandela, sinboloa, norabide jakin bateko argi-intentsitatearen SI sistemako  unitatea da. Kandelaren balioa -eko maiztasuneko erradiazio monokromatiko baten argi-errendimenduaren zenbakizko balio finkatua hartuta definitzen da. Kontuan izanik kilogramo, metro eta segundo unitateak ere , eta konstanteen bidez definiturik daudela, unitatea edo unitateen baliokidea da.»

Hortaz, horrelaxe geratu da kandelaren gaur egungo definizio ofiziala.

Sentikortasun-kurba

Sentikortasun-kurba fotopikoa eta eskotopikoa

Aurreko atalean azaldu dugunez, kandelaren definizioa -eko maiztasuneko argi berderako emanda dago. Baina unitate hau erabilgarria izan dadin, edozein koloretako argigailuk sorturiko argi-intentsitatea adierazteko balio behar du; izan ere, edozein argi-paneletan kolore askotako argiak emititzen dituzten gailuak biltzen dira, eta nolabaiteko neurri bat eduki behar dugu, giza begiak zer argi-intentsitate hautematen duen jakiteko.

Kolore desberdinetako argia jasotzean giza begiak sentikortasun desberdina duenez, eta maximoa kolore berdean gertatzen denez, praktikan kurba bat zehaztu eta finkatu da modu esperimentalean, kolore bakoitzari dagokion sentikortasun erlatiboa definituz. Horretarako begi “normal” baten sentikortasuna kontuan harturik, kurba berezi bat definitu da kolorearen uhin-luzeraren funtzioan, zeinean 0 eta 1 bitarteko balioak esleitu zaizkion uhin-luzera jakineko kolorearekiko sentikortasun erlatiboari. Hori da sentikortasun-kurba, , argiaren uhin-luzeraren funtzio modura zehaztuta dagoena.

Uhin-luzera bakoitzari dagokion kolorea.

Izatez, giza begiak era desberdineko sentikortasuna du egunez eta gauez. Horregatik, bereizi egiten dira ongi argiztaturiko baldintzetan duen portaera (luminantzia bitartekoa denean; eguneko argia, adibidez) eta hori baino argitasun txikiagoko baldintzetan duenean (gauez). Lehenengo kasuan kurba fotopikoa dugu, eta bigarrenean kurba eskotopikoa. Alboko irudian ikus daitekeenez, kurba fotopikoaren sentikortasun-balio maximoa -ko uhin-luzerari dagokio (sentikortasun horri balioa esleitzen zaio); uhin-luzera hori da, hain zuzen, kandelaren definiziorako erabiltzen dena. Bestalde, uhin-luzera txikiagotu ahala, sentikortasuna geroago eta txikiagoa da, kolore morearen mugan nulua izan arte. Uhin-luzera handiagotzean ere, sentikortasuna geroago eta txikiagoa da, kolore gorriaren mugan nulua izan arte.

Argi ikusgaiko espektroko edozein maiztasunetako argiari dagokion argi-intentsitatearen balioa

Kandelaren definiziorako aukeratutako frekuentzia hori hurbil dago espektro ikusgaiko argi berdearen frekuentziatik, zehazki uhin-luzera -koa izanik. Aurreko atalean esan den bezala, giza begiek maiztasun horretan dute sentikortasunik handiena, behin argitasunera egokitzen direnean. Horregatik aukeratu zen balio hori definiziorako. Bestelako maiztasunetan energia-intentsitate handiagoa behar da argi-intentsitate berbera lortzeko, giza begien erantzunari dagokionez. Matematikoki, honelaxe adierazten da argi-intentsitatearen balioa:non argi-intentsitatea den, erradiaturiko argi-intentsitatea eta argitasun-funtzio fototopikoa. Uhin-luzera bat baino gehiago badago, integratu egin beharko da espektroko uhin-luzera guztietarako. Ikus daitekeenez, argiaren formula horretan argitasun-funtzio fotopikoa deritzon ponderazio-faktorea sartu da. Eta argi arruntak uhin-luzera desberdinetako osagaiak dituenez, kontuan eduki behar da hori, guztien integrazioa eginez argi-intentsitate totala kalkulatzeko.

Erabilera arrunteko zenbait argigailuren potentzia eta argi-intentsitatea

Hona hemen zenbait adibide, etxeetan erabitzen ditugun argigailuen argi-intentsitatea nolakoa den ulertzeko, eta kandela unitatearekin konparatzeko.

Zenbait lanpararen argi-intentsitateak
Argigailua Gutxi gorabeherako potentzia (W) Gutxi gorabeherako argi-intentsitatea (cd) Argazkia
argizarizko kandela ez aipagarria
Led ez oso argitsua hamarka miliwatt () hamarka milikandela ()
Potentziako SMS-Led
Goritasun-lanpara
Goritasun-lanpara
Lanpara fluoreszentea
Potentzia handiko proiektorea hamar milaka watt milioika kandela

Ikus daitekeenez, argizarizko kandela arrunt batek -ko argi-intentsitatea igortzen du, gutxi gorabehera; izan ere, horregatik aukeratu zen "kandela" izena. Bestalde, -eko bonbilla fluoreszente batek argia norabide guztietan (hau da estereoradianetan) modu berean igortzen badu, balio duen argi-intentsitatea izango du guztira. Aurreko adibideetako datuak konparatuz, berehala konturatuko gara Led argien eraginkortasunaz.

Kandelarekin erlazionaturiko magnitudeak eta unitateak

Fotometria deritzo argi ikusgaiaren neurketaz ari den zientziaren arloa, beti ere kontuan izanik giza begiak hautematen duen argitasun edo distira. Beste hitz batzuekin esateko, erradiazio elektromagnetikoak gizakien ikusmena kitzikatzeko duen gaitasuna aztertzen du fotometriak.

Ondoko taulan bilduta daude argiaren neurketarekin erlazionaturiko magnitude fisikoak eta horiei dagozkien unitateak:

SI sistemako magnitude fotometrikoak
Magnitude fisikoa Unitatea Dimentsioa Oharrak
izena sinboloa izena sinboloa sinboloa
Argi-intentsitatea kandela

Angelu solidoaren unitate bakoitzeko argi-fluxuaren baliokidea da.
Argi-fluxua lumen

Argi-iturri batek denbora-unitateko igortzen duen argi-kantitatea
Argi-energia lumen (bider) segundo Unitate honi talbot ere esaten zaio
Luminantzia kandela zati metro karratu Angelu solidoaren unitateko argi-iturriak igorritako argi-fluxua. Kandela zati metro karratu unitateari nit ere esaten zaio.
Argiztapena, iluminazioa, iluminantzia lux

lumen zati metro karratu

Gainazal batean erasotzen duten argi-fluxua
Argi-emitantzia, argi-exitantzia lux Gainazal batetik emitituriko argi-fluxua
Argi-esposizioa, esposizioa lux (bider) segundo Iluminantziaren integral denborala
Argi-energiaren dentsitatea lumen bider segundo zati metro kubiko
Argi-eraginkotasuna lumen zati watt Argi-fluxuaren eta energia-kontsumoaren arteko arrazoia (ratioa), ingurunearen arabera
Argi-efizientzia, argiaren efizientzia-koefiziente (adimentsionala) Kasu konkretuko argi-eraginkortasunaren eta eraginkortasun maximoaren arteko arrazoia

Erreferentziak

  1. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-30).
  2. (Frantsesez) (pdf) Le Système International d'unités (SI), Bureau International des Poids et Mesures.. .

Bibliografia

  • Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa, Elhuyar, Donostia (2009). ISBN: 978-84-92457-00-7

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Read other articles:

Glen Johnson Informasi pribadiNama lengkap Glen McLeod Cooper Johnson[1]Tanggal lahir 23 Agustus 1984 (umur 39)Tempat lahir Greenwich, London, InggrisTinggi 1,82 m (6 ft 0 in)Posisi bermain BekInformasi klubKlub saat ini Stoke CityNomor 8Karier junior1993–2002 West Ham UnitedKarier senior*Tahun Tim Tampil (Gol)2002–2003 West Ham United 15 (0)2002 → Millwall (pinjaman) 8 (0)2003–2007 Chelsea 41 (3)2006–2007 → Portsmouth (pinjaman) 26 (0)2007–2009 Port...

 

Тихая история Техника анимации рисованная Режиссёр Алексей Дёмин Автор сценария Алексей Дёмин Роли озвучивали Алексей Колган Страна Россия Производство Художники-аниматоры Екатерина Бойкова,Алексей Дёмин,Степан Бирюков Длительность 10 мин. Студия Мастер-фильм Выпуск ...

 

German general and politician (1923–1992) Gert BastianBastian in 1987Member of the BundestagIn office29 March 1983 – 18 February 1987 Personal detailsBorn(1923-03-26)26 March 1923Munich, Weimar RepublicDiedOctober 1992 (aged 69)Bonn, GermanyPolitical partyChristian Social Union (1950s) German Green Party (1983–1987) Military serviceAllegiance Nazi Germany (to 1945) Federal Republic of GermanyService/branchGerman Army BundeswehrYears of service1941–45; 1956–80RankG...

1951 film by John Huston For the 1977 television film, see The African Queen (1977 film). The African QueenUS theatrical release posterDirected byJohn HustonScreenplay byJohn HustonJames AgeePeter ViertelJohn CollierBased onThe African Queen1935 novelby C. S. ForesterProduced bySam SpiegelJohn Woolf (uncredited)StarringHumphrey BogartKatharine HepburnRobert MorleyCinematographyJack CardiffEdited byRalph KemplenMusic byAllan GrayProductioncompaniesHorizon PicturesRomulus Films[1]Distri...

 

Questa voce sull'argomento calciatori camerunesi è solo un abbozzo. Contribuisci a migliorarla secondo le convenzioni di Wikipedia. Segui i suggerimenti del progetto di riferimento. Daniel Ngom Kome Nazionalità  Camerun Altezza 172 cm Calcio Ruolo Centrocampista Termine carriera 2011 Carriera Squadre di club1 1996Stade Bandjoun? (?)1997-1999 Cotonsport Garoua? (?)1999-2000 Atlético Madrid B33 (3)2000-2001 Levante7 (0)2001-2004 Numancia89 (12)2004-2005 Ge...

 

This article needs to be updated. Please help update this article to reflect recent events or newly available information. (April 2022)Part of a series onCreationism History Types Young Earth Time dilation creationism Old Earth day-age gap progressive Neo-creationism Biblical cosmology Book of Genesis creation narrative framework interpretation as an allegory Omphalos hypothesis Creation science Created kind Flood geology Creationist cosmologies Intelligent design Rejection of evolution by re...

British TV documentary series The Diamond QueenGenreDocumentaryDirected bySally NorrisPresented byAndrew MarrCountry of originUnited KingdomOriginal languageEnglishNo. of series1No. of episodes3ProductionExecutive producerNick Vaughan-BarrattProducerSally NorrisRunning time60 minutesProduction companyBBCOriginal releaseNetworkBBC OneRelease6 February (2012-02-06) –20 February 2012 (2012-02-20) The Diamond Queen is a BBC documentary series, presented by Andrew Marr, which look...

 

Chronologies Données clés 1856 1857 1858  1859  1860 1861 1862Décennies :1820 1830 1840  1850  1860 1870 1880Siècles :XVIIe XVIIIe  XIXe  XXe XXIeMillénaires :-Ier Ier  IIe  IIIe Chronologies géographiques Afrique Afrique du Sud, Algérie, Angola, Bénin, Botswana, Burkina Faso, Burundi, Cameroun, Cap-Vert, République centrafricaine, Comores, République du Congo, République démocratique du Congo, Côte d'Ivoire, Djibouti, Égyp...

 

Bitter herbs eaten during Passover Grated horseradish mixed with cooked beets (known as chrein), romaine lettuce, and horseradish root, which should be freshly grated Passover Seder plate, maror on the lowest plate Maror (Hebrew: מָרוֹר mārôr) are the bitter herbs eaten at the Passover Seder in keeping with the biblical commandment with bitter herbs they shall eat it. (Exodus 12:8). The Maror is one of the symbolic foods placed on the Passover Seder plate.[1] Biblical source I...

Basketball team (1970–1978) This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: Buffalo Braves – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (March 2013) (Learn how and when to remove this message) Buffalo BravesConferenceEasternDivisionAtlanticFounded1970HistoryBuffalo Braves1970–1978San Diego Clippers1978�...

 

  ميّز عن ترتيل القرآن. ترتيلمعلومات عامةصنف فرعي من أغنيةpractical poetry (en) قصيدة جانب من جوانب مدح يدرسه علم نظم التراتيل يمارسها كاتب ترانيم تعديل - تعديل مصدري - تعديل ويكي بيانات الترتيلة[1] أو الترنيمة[1] لغة تعني التناسق والتحسين، والتطييب في التراص، [2]وتست�...

 

18th-century British duke His GraceThe Duke of MontaguKG, GMB, PC, FRSThe 2nd Duke of Montagu, Godfrey Kneller, 1709Duke of MontaguReign1709 – 5 July 1749PredecessorRalph Montagu, 1st Duke of MontaguSuccessorExtinct Born1690Died(1749-07-05)5 July 1749Spouse(s)Lady Mary ChurchillIssueamong others... Isabella Montagu, Duchess of Manchester Mary Montagu, Countess of Cardigan FatherRalph Montagu, 1st Duke of MontaguMotherElizabeth Wriothesley Quartered arms of John M...

2007 studio album by The BledSilent TreatmentStudio album by The BledReleasedSeptember 25, 2007RecordedMarch to April 2007Genre Hardcore punk[1] emo[1] metalcore[2] Length36:06LabelVagrantProducerBrian McTernanThe Bled chronology Found in the Flood(2005) Silent Treatment(2007) Heat Fetish(2010) Professional ratingsReview scoresSourceRatingAllMusic[1]AP[2]Kerrang![citation needed]Outburn7/10[3]Punktastic [4]Rock Sound[...

 

هذه المقالة يتيمة إذ تصل إليها مقالات أخرى قليلة جدًا. فضلًا، ساعد بإضافة وصلة إليها في مقالات متعلقة بها. (فبراير 2020) موسم الاحتراق (بالإنجليزية: The Burning Season)‏  الصنف فيلم وثائقي  الموضوع قائمة قضايا بيئية  تاريخ الصدور 2008  البلد أستراليا  اللغة الأصلية الإنجليز...

 

Romanian activist and politician George SimionSimion in 2019Member of the Chamber of DeputiesIncumbentAssumed office 20 December 2020ConstituencyBucharestPresident of the Alliance for the Union of RomaniansIncumbentAssumed office 1 December 2019Serving with Claudiu Târziu as co-president until 27 March 2022 Personal detailsBorn (1986-09-21) 21 September 1986 (age 37)Focșani, Vrancea County, RomaniaPolitical partyAlliance for the Union of Romanians (2019–present)Spouse...

Monte PisaninoIl monte Pisanino visto dal lago di Gramolazzo (frazione di Minucciano)Stato Italia Regione Toscana Provincia Lucca ComuneMinucciano Altezza1 946 m s.l.m. Prominenza1 167 m Isolamento19,3 km CatenaAlpi Apuane (nel Subappennino toscano) Coordinate44°08′01.25″N 10°12′52.34″E44°08′01.25″N, 10°12′52.34″E Altri nomi e significatiPizzo della Caranca Mappa di localizzazioneMonte Pisanino Modifica dati su Wikidata · Manua...

 

مارك ويليام بوي (بالإنجليزية: Marc William Buie)‏  معلومات شخصية الميلاد سنة 1958 (العمر 65–66 سنة)  الإقامة الولايات الأمريكية المتحدة الجنسية أمريكي عضو في الاتحاد الفلكي الدولي  الحياة العملية المؤسسات مؤسسة أبحاث الجنوب الغربي- مرصد لويل- معهد علوم التلسكوب الفضائي. الم...

 

Canadian politician The HonourableDanny WilliamsKCWilliams in 20079th Premier of Newfoundland and LabradorIn officeNovember 6, 2003 – December 3, 2010MonarchElizabeth IILieutenant GovernorEdward Moxon RobertsJohn CrosbiePreceded byRoger GrimesSucceeded byKathy DunderdaleLeader of the Opposition in Newfoundland and LabradorIn officeAugust 2, 2001 – November 6, 2003Preceded byEd ByrneSucceeded byRoger GrimesLeader of the Progressive Conservative Party of Newfoundland a...

Department of France in Occitanie For other uses, see Lot. Department of France in OccitanieLot Òlt (Occitan)Department of FranceFrom top down, left to right: Figeac, Rocamadour, Faycelles, Lot River, prefecture building in Cahors and Luzech FlagCoat of armsLocation of Lot in FranceCoordinates: 44°35′N 01°35′E / 44.583°N 1.583°E / 44.583; 1.583CountryFranceRegionOccitaniePrefectureCahorsSubprefecturesFigeacGourdonGovernment • President of the ...

 

Part of a series onPhilosophy Philosophy portal Contents Outline Lists Glossary History Categories Philosophies By period Ancient Ancient Egyptian Ancient Greek Medieval Renaissance Modern Contemporary Analytic Continental By region African Egypt Ethiopia South Africa Eastern philosophy Chinese Indian Indonesia Japan Korea Vietnam Indigenous American Aztec philosophy Middle Eastern philosophy Iranian Western American British French German Italian Russian By religion Buddhist Confucian Ch...