Kan ha diskanBretainakoA capellako abesti modalitate bat da. Euskaraz "kantu eta erantzun" bezala itzul daiteke. Gutxienez bi abeslari behar dira tartekatzeko baina gehiago ere izan daitezke. Fest-noz motako jaietan asko abesten da. 2013an Kan ha diskan Frantziako Kultura Ondare Immaterialen Inbentarioan sartu zen.[1]
Gaiak
Abestiak beti bretoieraz abesten dira. Batzuk oso zaharrak dira baina beste batzuk, aldiz, berriak. Gai nagusia ezinezko maitasuna da baina baita aipatzem dira ere eguneroko arazoak eta gertaera bereziak. Batzutan oso luzeak dira, hamarnaka bertsoak izanez.
Egitura
Abesti batek normalean lau atal ditu:
deiadarra;
tono sinplea edo ton kentañ ;
dantza;
to diwezhañ, tono bikoitza edo hirukoitza.
Kaner edo kanerez, hau da, liderrak bertsoa botatzen, ondoren beste abeslari azken silabetatik hartuko duena. Tradizioz a cappella abesten da. Mota honetako abestiak fest-noz dantzetan egiten da baina baita ere entzuteko jaialdietan. Batez ere Bretainia erdialdean (Kreiz Breizh) egiten da. Bretainia Garaian eta Bro Gweneden beste barietate bat abesten da: erantzuteko abestia, hau da, bakarlari batek abesten du eta, ondoren, beste batzuek erantzuten diote.[1]