Kaili formazioa (txinera tradizionalez: 凯里组; pinyinez: Kǎilǐ zǔ) Kanbriar garaiko fosilak aurkitzen diren formazio estratigrafikoa da, Txina hegoaldean kokaturik dagoena. Duela 513 eta 506 milioi urte arteko fosilak aurkitu dira bertan.
Geografia
Guizhou probintziako Kaili hiritik gertu aurkitzen da, hortik bere izena. 200 metrotako lodiera duen geruza bat da. Aztarnategi honen jatorria azaltzeko bi hipotesi plazaratu dira[1]:
Itsasertzean olatuek pilaturiko sedimentuak, ongi oxigenaturiko eremua beraz (hipotesi problabeena)
Biodibertsitate izugarria azaltzen du Kaili formazioak. 11 filumetako 110 generotako fosilak bildu dira[2]. Genero hauetatik 40 Kanadako Burgess Shalen ere badaude[3] eta 30 genero Txina bertako Maotianshan Shales aztarnategian.
Fosil ugarienak trilobitak eta eokrinoideak dira, beren atal gogorrak oso ongi kontserbatu baitira[2]. Ediacararra garaiko Parvancorina-ren antzerako artropodoak ere aurkitu dira[4]. Aipatzekoa da hainbat ornodunen arrautzak eta enbrioiak ere kontserbatu izan direla Kaili formazioan[5].