Kahuzi-Biega Parke Nazionala Kongoko Errepublika Demokratikoaren ekialdeko naturagune babestua da. Sud-Kivu probintzian dago, Bukavutik 50 kilometro mendebaldera, Kivu lakuaren mendebaldeko ertzetik gertu eta Ruandako mugan. Parke nazionala 1970an sortu zen eta 1980an Unescok Gizateriaren Ondarea deklaratu zuen. 6.000 km² ditu. Parkea oihan tropikala primarioz osatua da; bertan desagertzeko zorian espezie asko aurki daiteke. Parkearen ikur nagusia, dena dela, mendiko gorila da; parke honetan azkenetariko talde bat bizi da. Gorila hauek Dian Fossey ikerlariak, Louis Leakeyren babesaz, aztertu zituen. Animalia honen egoera dramatikoa da: 1990an 600 inguru gelditzen baziren, 2005ean 100 besterik ez ziren gelditzen. Unescok 1997 arriskuan dagoen gizateriaren ondarearen zerrendan sartu zuen.
Fauna
Arazoak
- Gerra
- Gaur egun parkea errefuxiatuek eta koltan bilatzaileek okupatuta dute.
- Isileko-ehiza.
- Oihanaren txikizioa.
Kanpo estekak