Kafesnea kafea eta esnea nahasiz egindako edaria da.[1] Kafe eta esne proportzioa asko aldatzen da munduko herrialde batetik bestera; Euskal Herrian, oro har, edalontziaren erdia-edo kafez eta beste erdia-edo esnez beteta egiten dute kafesnea taberna eta jatetxeetan, baina etxe batetik bestera eta kafe-hartzaile batetik bestera ere asko aldatzen da proportzio hori.[2] Kafesneak kolore marroia izaten du: proportzioan zenbat eta kafe gehiago duen, orduan eta marroi ilunagoa izango da.[2] Nahasketa horri azukrea edo edulkoratzailea ere gehitu ohi zaio. Oro har, bero-bero zerbitzatzen da, baina hotza hartzen duenik ere bada.
Esnea kafea baino askoz gutxiago duen kafesneari, kafe ebakia esaten zaio Hego Euskal Herrian eta Espainian (gaztelaniaz: café cortado) eta Ipar Euskal Herriko hainbat tokitan.
Ikus, gainera
Erreferentziak
Kanpo estekak