Kaarta
| Kaartako Erresuma | |||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| c. 1650 – 1890 | |||||||
| Monarkia | |||||||
Erresumaren kokapena XVIII. mendean | |||||||
| Geografia | |||||||
| Hiriburua | Diangounté | ||||||
| Ekonomia | |||||||
| Dirua | cowries, mithqal | ||||||
| Kultura | |||||||
| Hizkuntza(k) | Bamanankan | ||||||
| Erlijioa | Asaben gurtza | ||||||
| Historia | |||||||
| |||||||
Kaarta edo Ka'arta[1] mendebaldeko Afrikako erresuma banbara izan zen. Niger ibaiaren arroko erdialdean zegoen.[2] Seguko Inperioarekin ahaidetuta, Songhai Inperioa erori ondoren eratu zen. Bi estatuek banbara etnia bateratu zuten, nahiz eta ikerketa batzuen arabera fula liderrak izan. Kaartako eta Seguko Erresumak mendebaldeko Afrikako garrantzitsuenak bihurtu ziren XVII. mendean. Kaartaren goren ekonomikoa XIX. mendearen lehen herenean egon zen, eta Tukulor Inperioaren inbasioaren eta ondorengo frantziar kolonizazioaren ondorioz erori zen.[2]
Historia
Kondairaren arabera, Sunsanak, Niangoloren semeak Mourdiahtik gertu Sounsan, Kaartako lehen hiriburua, 1635 inguruan sortu zuen. Bere seme Massa oso emankorra izan zen bai etxaldean eta bai logelan, bere boterea eta jabetzak zabalduz, bere alaba ugariak bere alde borrokatuko ziren gizonekin eta bere auzokoekin ezkonduz.[3] 1710ean Benefali bere semeak agintea bereganatu zuen, Bitòn Coulibaly eta Seguko Inperioaren botere gorakorraren aurka gerra luzea egin zuena. Benefaliren seme Foulakoro, Mourdiah setiatu eta bertako biztanleek Coulibalyri laguntza eskatzen zioten. Kaartara gudaroste batekin iritsi, Foulakoro garaitu eta harrapatu egin zuen. Kaartako faama laster hil zen gatibu.[2]
1754an Segutik ihes egin zuen Sey Bamana Coulibalyk berrezarri zuen Kaarta. Deniba Bok 1758-1761 bitartean gobernatu zuen. Sira Bo faamak Kaartaren berragerpen bat lortu zuen, eskualdeko potentzia bezala, Diangountén hiriburu iraunkor bat ezarriz eta 1777an Diarra eta Khasso basailu bilakatuz, baita Beledougou eta Bambuk arpilatuz ere.[4] Sira Boren oinordekoa Desse Koro izan zen, Mansong Diarrak guduan garaitua izan zena.[2] Bodian Moribak erreinuaren boterea berretsi zuen, Segurekin bakeak egin zituen eta hiriburua Diangountera eraman zuen.[2]
1854an El Hadj Omar Tallek sortutako fula erresuma jihadistak Kaarta suntsitu zuen erresuma independente gisa.[5] Omar Tallek Nioros hartu zuen, eta Kaartako erregea eta bere familia heriotzara eraman zituen.
Garai koloniala
1878an, Louis Brière de l'Isle Senegalgo gobernadore frantziarrak indar bat bidali zuen Kaartako Erresumaren aurka, orduan Tukulor Inperioaren basailua zena eta Senegal ibaiaren iparraldeko ertzean zegoena. Parisko kolonietarako ministroak blokeatuta, Fouta Toroko Imanerriarentzat (orduan Frantziako estatu bezero bat) mehatxu bat zirela argudiatu zuen, eta Britainiar Inperioaren aurka egiten ari zela. Ministroak onartu egin zuen, eta 1878ko uztailaren 7an, frantziar indar batek Kaartako tukulor gotolekua suntsitu zuen Saboucirén, bere buruzagia zen Almani Niamody hilez. Kaartako basailu zati hau Khassoko protektoratu wolofean sartu zen orduan.[6]
Louis Archinard koronel frantziarrak, geroago, Kaartako Erresuma ohiaren lurralde osoa konkistatu zuen 1890ean, eta 1904an formalki Mendebaldeko Afrika Frantsesari erantsi zioten.
Gobernua
Massasi klanak botere politikoa kontrolatzen zuen, eta oinordekotzak oso gutxitan sortzen zuen gatazka Seguko Inperioan bezala. Buruzagitza militarra, tondjon izenekoa, leiala zela ziurtatu zuten, eta armadaren nukleoak zuzenean erregeari erantzun zion. Botere-postuak, tradizioz, errege-familiaren izpiritu zaindaria izan zuten klaneko kideentzat izan ziren.[3]
Ekonomia
Kaarta leku garrantzitsua da Saharako Tagant eta Hodh eskualdeetatik zetorren gatzarentzat.[4]
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) Malian traditional polities. .
- ↑ a b c d e (Ingelesez) Page, Willie F.. (2005). Davis, R. Hunt ed. Encyclopedia of African History and Culture. III (Illustrated, revised. argitaraldia) Facts On File, 124 or..
- ↑ a b (Ingelesez) Izard, M.; Ki-Zerbo, Joseph. (1992). Ogot, B. A. ed. General History of Africa vol. V: Africa from the Sixteenth to the Eighteenth Century. UNESCO.
- ↑ a b (Ingelesez) Gomez, Michael. (2002). Pragmatism in the Age of Jihad: The Precolonial State of Bundu. (2. argitaraldia) Cambridge: Cambridge University Press ISBN 9780521528474..
- ↑ (Ingelesez) Robinson, David. (1985). The Holy War of Umar Tal The Western Sudan in the mid-Nineteenth Century. Oxford: Clarendon Press.
- ↑ (Ingelesez) Kanya-Forstner, A. S.. (1969). The Conquest of the Western Sudan.. Cambridge University Press, 57-59 or..
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.