KV47

KV47
Kokapena
Estatu burujabe Egipto
Egiptoko gobernadore-herria Luxor Governorate
HiriaLuxor
Koordenatuak25°45′00″N 32°36′51″E / 25.75°N 32.6143°E / 25.75; 32.6143
Mapa
ErabiltzaileaSiptah (en) Itzuli
Arkitektura
Dimentsioak124,93 (luzera) m
Azalera501,42 m²

KV47 Egiptoko Erregeen Haranean dagoen hilobi bat da. Egiptoko XIX. dinastiako faraoi bat izan zen Siptah faraoiak erabili zuen, faraoi honen momia KV35 hilobian aurkitu zen arren. Aurkitutako objektuen arabera, bertan bere ama, Tiaa erregina ere lurperatu zen. Erregearen kartutxoak ezabatuak eta ondoren margoz berrituak izan ziren. Hartwig Altenmüllerrek eta Anthony Spalingerrek ezabaketak Egiptoko XIX. dinastiaren amaiera aldera arrazoi erlijioso edo politikoengatik gertatu zirela uste dute.

Hilobia 1905eko abenduak 18an aurkitu zuen Edward R. Ayrtonek. Ayrtonen babeslea zen Theodore M. Davisek aurkikuntza 1908an argitaratu zuen.

Ayrtonek 1907an geldiarazi zuen indusketa segurtasun arazoen ondorioz, eta Harry Burtonek jarraitu zuen 1912an.

Deskribapena

KV47 hilobian aurkitutako ushebtiak.

KV47 haraneko hegomendebaldeko adarrean dago. Hilobiko sarrera eskaileradun arrapala bat da, honen ondoren, arinki okertutako hiru pasabide datozelarik, eta, jarraian, konpartimendu bat, zutabedun ganbera bat eta hil ganberara daroaten beste bi pasabide. Hil ganberan granitozko sarkofago bat dago. Hilobia amait gabe geratu zen, soilik korridoreak eta konpartimendua igeltsutu eta apaindu ziren Raren Letaniaren , Hilen Liburuaren eta Amduateko Liburuaren eskenekin, Rarekin zeuden hildakoen irudikapenekin eta eguzki diska eta Maaten hegodun irudiak ateetan.

Hil ganbera laukiluze formakoa da, 13,73 metro luze eta 9,07 metro zabal, batez beste 5,3 metroko altuera duelarik. Lau zutabe karratu ditu eta amaitu gabe dago. Atzealdeko horman dauden margozko ingurune gorriek zutabe gehigarriak non moztuak izango ziren frogatzen dute. Laukiluze formako zulo bat dago konpartimenduaren lurpean. Sabaia eroria zegoen sarkofagoa dagoen tokian. Sabaiaren hondarrak atzealdeko, ezkerreko eta eskuineko hormetan ikus daitezke. Harkaitzaren egoera txarraren ondorioz, konpartimenduaren aurrealdea eta bere zutabeak erori egin dira. Ez dago alboko konpartimendurik.

Sarkofagoa granito gorrizkoa da, eta estalkian faraoiaren irudia du, eskuetan, zetruan eta aurpegian hori eta gorri koloreko margoen arrastoekin. Alboetako gainaldeko ertzak estalkia altxatzerakoan kaltetuak izan ziren.

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.