Justino de Neve y Yébenes

Justino de Neve y Yébenes
Justino de Neveren erretratua, Murillok egina. Irudi gehiago
Kalonje

Bizitza
JaiotzaSevilla1625eko iraila
Herrialdea Espainia
HeriotzaSevilla1685eko ekainaren 14a (59 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakklerikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Justino de Neve y Yébenes (Sevilla 1625-1685), Sevillako Katedraleko kalonjea izan zen.

Aipaturiko hiriko Hospital de los Venerables deritzon ospitalearen sortzailea eta Sevillako tenplu batzuetan eginiko erreformen bultzatzailetako bat izan zen, besteak beste, Santa Maria Zuriaren elizan. Hura apaintzeko bere lagun min eta testamentu-betearazle Bartolomé Esteban Murillo margolariari Patrizioaren Ametsa eta Bisita Aita Santuari margo-oihalak enkargatu zizkion.

Bi margolan horiek, Erromako Santa Mara Nagusia basilikan sorreraren istorioa kontatzen dute, biak indarrez ebatsi zituen Soult Marexalak, Murilloren lanaren mireslea ei zena, baina berreskuratu ahal izan ziren eta, orain, Pradoko Museoan daude.

Horretaz gain, Justino de Neveren erretratu bat Murilloren lana da.

Bere hondarrak, Sevillako katedralean lurperatuta daude.

Orotarik

1895eko urtarriletik, Chorro kalea, Santa Cruz auzoan, bere omenez, bere izenarekin berrizendatua izan zen. Hospital de los Venerables ospitalearen eraikuntza-lanen garapena gainbegiratzeko erabiltzen zuen bizilekua zen.

Kanpo-estekak