June eta meategiko iheslariak

June eta meategiko iheslariak
Datuak
IdazleaMigel Anjel Mintegi (2017)
Argitaratze-data2017ko azaroaren 28a
Hizkuntzaeuskara
ArgitaletxeaIbaizabal
IlustratzaileaJabier Erostarbe
BildumaEkin
Orrialdeak220
ISBN978-84-9106-448-0

June eta meategiko iheslariak Migel Anjel Mintegik idatzitako liburu bat da. June neskatoaren uda bat kontatzen du; Iker, Alex, Leire eta Françesco dira beste pertsonaia nagusi batzuk. Jabier Erostarbe da liburuko marrazkien egilea.

Sinopsia

Abuztua da, eta June oporretan dago Nafarroan. Arazoak ditu Alexekin, eta lagunen arteko giroa ere ez da aurreko urtekoa. Eta, gainera, meategi abandonatu batean mutil batekin topo egingo du. Gaizkile batzuk dabiltza haren bila eta meategian dago ezkutatuta aitonarekin. Junek laguntzea erabakitzen du, eta nahi gabe, nahaste-borraste ikaragarrian sartzen da. Onik aterako al da?[1]

Laburpena

June nerabe bat da. Urtero, abuztuan, Nafarroako herri batera doa. Pasaden urtean, Alex eta bera ateratzen egon ziren. Aurten Alex Junez maiteminduta jarraitzen du. Halere, Junek Alex gorroto egiten du; katxarro eta harroputz bat iruditzen zaio. Gainera, Alexek Iker lotsatia eraso egiten du; eta Juneri ez zaio hori gustatzen. Orain, Leire eta Irene Alexetik borrokan daude, hark haietaz maiteminduta geratzeko

San Lorenzo gauean; June, aita eta Iker mendira joan dira elkarrekin. Aita bakarrik uzten dienean, argi batzuk ikusten dituzte. Biak ikustera doaz, eta meategi bat ikusten dute. June han sartzen da. Han, asko sartuta, ume (François) eta aitona bat aurkitzen ditu, Renault batekin. Ihes egiten daudela diote (aitak ustelkeria ikerketa bat argitaratuko duelako, eta bahitzaileak ez dute nahi); eta bahitzaileak oso azkarrak direnez eta ziur aski ateratzen badira aurkituko dietenez, ez dira handik joan oraindik. Inori ezer ez esatea eskatzen diote. Orduan, ateratzen denean, meategian armiarmak bakarrik zeudela esaten dio Ikerri.

Juneren amona ospitalean sartu da eta gurasoek hara joan behar dira; June bakarrik geratzen da. Geroago, aita Bartzelonara joan behar da lan-kontuegatik. Arratsaldean, koadrillakoak bainatzera doaz bizikletaz. Itzultzean, Ikerri katea trabatzen zaio. Alexen gauza dela susmatzen du June. Ia lagun guztiek mendi erdian uzten diete, eta Maider, June eta Iker bakarrik geratzen dira.

Aldi berean, Roland eta Martzel izeneko martseilar batzuek kotxean igorgailu bat jarri zutela diote, baina mendian ez dago estaldurarik eta ezin dute aurkitu. Aitona eta François bahitzean dirutza bat lortuko dutela diote.

Egun bat geroago, koadrilla ibbaiertzetik. Alex erlaitz bat aurkitzen du eta haien lagunei erronka jotzen die. June, Alexek haserrearazi eta gero, ausartzen da, baina lehiak Alex orkatilla apurtzea eragiten du. Orkatilla apurtuta daukanez, ezin da Errealeko probetara aurkeztu. Honek Alex asko haserretzen du. Koadrilla guztia dago Alexen aldean; bakarrik Ikerrek defendatzen du Junek.

Bi arrotzen izenak agertzen dira: Igor eta Nadia. Mendia, ume bat eta martseilarrei buruz hitz egiten dute.

June etxera itzultzen zegoenean, François agertzen zaio. Aitonak zorabioak dituela esaten dio. Sendagaiak ezin dituenez hartu, Ikerri eskatzen dio bere aitari (medikua) eskatzea, baina Ikerri norentzat ziren ez esanez. Azkenean, Iker harrituta utziz lortzen dituzte. Gertu, Leirek arrotz baten itzala ikusten du bere etxetik Juneren etxean, baina ez du June deitzen.

Egun bat geroago, gizon batzuk matrikula frantsesdun monobolumen batean dauden mutil eta aitona bat bilatzen daude menditik,  bat dutela esanez. Eguerdian, Junerean amak alabari Leireren etxean bazkalduko duela esaten dio. Han, ia ez dute elkar hitz egiten eta Leireren amak June goraipatzen du. Arratsaldean, Junek janaria uzten die meategian François eta aitonari.

Aldi berean; Alexek, Leirek eta Irenek Iker Juneren etxean ikusi dutela goizean diote; eta arratsaldean inor ez zegoela etxean, maltzurreriak pentsatuz.

Marcel eta Rolandek umea eta aitona galduta daukate oraindik, eta herritik haiengatik galdetzen hasten dira. Alex eta Leireri galdetzen diete, eta mendiarekin zerikusirik zuen guztia kontatzen diete, Iker eta June ikusi zutela ere, eta geroago gazteek Ikerrengana doaz. Honek sendagaiarena eta guzti kontatzen die. Egun bat geroago, Alex eta Leirek Iker esandakoa esaten diete arrotzei, dirua ematen dielako. Gertu, Igor eta Nadiak elkarrizketak ikusi dituzte.

Ikerrek Juneri Alex eta Leireri guztia esan diela esaten dio. June Leirerekin bazkaldu eta gero, erabakia hartzen du: meategira joango da.

Etxera itzultzen da bizikleta hartzeko, baina marseilarren jeep-a ikusten du etxe-aurrean. Hauek bera ez ikusteko, atzealdetik ateratzen da. Denbora pasa eta gora, ateratzen ez zenez, meategirantz doaz. Igor eta Nadiak ikusi eta jarraitzen diete,

Igor eta Nadiak Leire bahitzen dute haien autokarabanan, eta arrotzei buruz galdetzen diote. Autokarabana han uzten dute, Leire lotzen eta ahoa estaliz, eta mendialderantz doaz.

June meategizulora pixta bat sartzen da, baina martseilarrek ateratzen dute. Ikaratuta, non dauden esaten die (bihurgune batean), baina une hartan Igor eta Nadia gelarazten dituzte hirurak. Elkarrizketan, bi bikoteek François eta aitona bahitu nahi dutela diote, baina Igor eta Nadia Marcel eta Rolandekin haserretuta daude, eta laster tiroketa hasten da.

Igor hiltzen da, eta besteek, zaurituta, ihes egin behar izaten dute. Nadia Leire askatzen du eta ihes egiten du; martseilarrak, berriz, kotxez ihes egiten dute eta zuhaitz baten kontra jotzean hiltzen dira.

Junek François eta aitonarengana iristea lortzen du. Haiekin hitz egiten du, ihes egin dezaketela esanez.

Azkenean, Françoisek mugikorrez mezu bat bidaltzen dio Juneri, Frantzian babestuta daudela jada esanez; aita Bartzelonatik itzultzen da eta amona sendatzen da.

Pertsonaiak

Nagusiak

  • June
  • Iker
  • Leire
  • Alex
  • François

Bigarren mailakoak

  • Juneren gurasoak
  • François-en aitona
  • Marcel eta Roland.
  • Igor eta Nadia
  • Irene

Aipatutakoak

  • Elene (Leireren ama)
  • Fiódor (Igor eta Nadiaren buruzagia)
  • Karlos (Alexen lagun-morroia)
  • Alain (Alexen lagun-morroia)
  • Maider (Koadrillakoa)
  • Leireren aita
  • Juneren amona

Atalburuak

Liburuak 11 atalburu ditu, eta bakoitzak istorioko egun bat irudikatzen du:

  • Abuztuak 9, larunbata
  • Abuztuak 10, igandea
  • Abuztuak 11, astelehena
  • Abuztuak 12, asteartea
  • Abuztuak 13, asteazkena
  • Abuztuak 14, osteguna
  • Abuztuak 15, ostirala
  • Abuztuak 16, larunbata
  • Abuztuak 17, igandea
  • Abuztuak 18, astelehena
  • Abuztuak 19, asteartea

Erreferentziak

  1. «June eta meategiko iheslariak | Ibaizabal» www.ibaizabal.com (Noiz kontsultatua: 2019-02-24).

Ikus, gainera

Kanpo estekak