Junípero Serra Ferrer (Petra, Mallorca, 1713ko azaroaren 24a - San Carlos Borromeo de Carmelo, Kaliforniak, Espainia Berria, gaur egun Kalifornia, AEB, 1784ko azaroaren 28a) espainiar elizgizona eta kolonizatzailea izan zen.
Bizitza
1730. urtean frantziskotarren ordenan sartu eta Palmako Unibertsitatean jardun zuen irakasle. 1749an, Espainia Berriko misioetara bidali zuten. 1749-1758 urteetan Sierra Gordan izan zen (Querétaro), eta handik Mexikora abiatu. Mexikon Croix erregeordearekin jarri zen harremanetan iparraldea kolonizatzeko helburuarekin.
1767. urtean, jesuitak egotzi zituztenean, Behe Kaliforniara bidali zuten. 1769. urtean, berriz, Kalifornia Garaira joan eta San Diegoko eta Monterreyko San Carlos Borromeo de Carmelo misioak sortu zituen. 1776tik aurrera, are misio gehiago zabaldu zituen San Frantziskon, San Gabrielen (egungo Los Angelesen), besteak beste. Eremu horretako amerindiarrak katoliko bihurtu eta gaztelania irakatsi zien.
1988an Joan Paulo II.a aita santuak dohatsu izendatu zuen.
Erreferentziak
Kanpo estekak