Julio Iglesias Zamora euskal enpresaburua da, Angel Iglesias, Ikusi parabolika enpresaren biloba, 1993ko uztailaren 6an ETAk bahitzeagatik ezaguna.
Bahituta zegoelarik, ETAko biktimen aldeko lehenengo elkartasuna kanpaina, lazo urdinarena (HIESaren biktimen lazo gorriaren antzera) jarri zuen abian Ajuriaeneko Itunak[1]. Diseinua Agustin Ibarrolak egin zuen[2] eta publikoki Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundeak aurkeztu zuen[3]. 117 egun bahituta eman ondoren[4], aske utzi zuten. Hainbat kazetariren ustetan, familiak 500 eta 700 milioi pezeta artean ordaindu zuen (3 eta 4.2 milioi euro).
Erreferentziak